Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a

"Akelarre" filma

Abuztuaren 10ean larunbatarekin, "Zinema Kanpoan" zikloaren karietara, "Akelarre" filma ikusteko aukera izanen da herriko plazan, ilunduko duenean.

Huna laburpena: "Euskal Herria, 1609. Ana basoko besta batean da, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu".

Filma euskaraz izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a

Mendekosteko beila

Maiatzaren 20an Mendekoste asteleheneko beila Ainhoan eta Galbario arraberrituaren benedizionea iraganen da. Mendekoste astelehenez, prozesioa Ainhoako elizatik abiatuko da (9:00), Arantzetako Ama Birjinaren kaperaraino. Meza (10:30) euskaraz ospatuko da. Aurten Dominique Cornu apeza izanen da beila-buru, bere Urrezko Jubileua dela-eta, 50 urteko apezgoa.

Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a

Dantza filmaren proiekzioa


Telmo Esnal-ek 2019an dantza filma ekoiztu zuen. Agorrilaren 3an herriko plazan, iluntzean proiektatua izan da.

Bizitzaren zikloari buruzko istorioa da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragaitea naturaren ibilbideak markatuko du. Dantza da ibilaldi horren kontatzeko hautatu hizkuntza, musikak eguneroko zeregina laguntzen duela.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a

Arantzetako Andredena Mariaren beila

Maiatzaren 29an Mendekoste astelehenez Ainhoan iraganen da. Prozesioena abiatuko da Ainhoako elizatik (9:00), Arantzetako Andre Mariaren kaperaraino, (10:30) Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropiako erretore berria, Jean-Paul Martinon jaun apeza, izanen da biltzarburu euskaraz ospatuko den mezan.

Fededunen dohaineri eta "Ainhoako Kaperaren Lagunak" elkartearen lanari esker, 2018 eta 2019an eraikina osoki berritua izan da eta Baionako apezpikuak 2020an benedikatu du.

Mezaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a

"Ainhoa ere hunkia!"

Joan den astean mezu adierazgarri hunen bidez jakin da etxe bat prezio ezin sinetsian salgai dela. "Ainhoa Beti" herritar taldeak eta Alda mugimenduak deitzen dute ekainaren 25ean (11:00) herriko sartzeko biribilgunean mobilizatzera.

Errana izan denez, duela urtea 470.000 eurotan erosia izan zen, gaur 1.940.400€tan salgai delarik.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Abenduaren 24a

Bi ainhoar Japonian laketuak.

Iker eta Printza De SchryverLarraldeainhoarrak Osakaaldean eta Tokion bizi dira. Bianai-arrebak ikasketak egitekointentzioarekin joan ziren Japoniara.Iker 2016an abiatu zenTokiora 18 urterekin, ikasketakgogoan. Printza 2019ko irailean,18 urterekin ere, urte bat pasatzekoideiarekin joan zen anaiarengana.Biak oraino han dira,luzaz egoteko xedearekin.Anaia bezala, hastapenean,Printzak "share house" bat partekatuzuen bertze gazte batzuekin.Holako etxe anitz bada...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016