Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urriaren 15a

Film bat Bil Etxean, Hil harriak, Mugaz gaindiko jardunaldia, Erregubia eta Pilota

Film%20bat%20Bil%20Etxean_%20Hil%20harriak_%20Mugaz%20gaindiko%20jardunaldia_%20Erregubia%20eta%20Pilota

Film bat Bil Etxean

Urriaren 18an igandearekin, Bil Etxea gelan erakutsia izanen da "Baroudeurs du Christ" filma (16:00). Dokumental horrek erakusten ditu 5 misionest Korean, Madagaskarren, Kanbodian, Indian eta Taiwanen direnak. Ez dute bizi errexa hautatu: arrotzak diren lekuetan mintzaira berriak behar dituzte ikasi, pobreen artean bizi dira eta hauen arrangurak partekatzen dituzte. Horietan baziren misionest izan aitzin, anitz diru irabazten zutenak. Baina hautu erradikala egin dute eta hori dute partekatzen dokumental horretan. Filma bururatu eta aipatuak izanen dira “Artzain Ona” parropiak eman dituen 10 misionest, “Missions etrangères de Paris” horietakoak. Okasione ederra gure izpirituak idekitzeko mundu zabalari. Sartzea 5 eurotan izanen da eta txartelak lekuan berean erosten ahalko dira.

Hil harriak

Oroit hilerriko euskal hilarriak arraberritu, garbitu eta tindatzeko lanak abiatuak direla eta urriaren 30a arte segituko direla. Gehiago jakiteko, deitu Herriko Etxera.

Mugaz gaindiko jardunaldia

Mugaz gaindiko egunaldia heldu den ibiakoitzean (urriaren 17a) iraganen da Eugin, ibarren arteko harremana azkartzeko xedearekin. Animazio frango izanen dira egun guzian, herri kirol, trail, mus, bota luze… Baigorriar guziak besta horretara gomit dira, bistan da. Bazkarian parte hartzeko, izenak eman: 06-43-62-23-22 edo animazio@baigorry.fr. Txartelak salgai Spar Oronos saltegian. Autobusa ere bada Eugira joateko.

Erregubia

US Nafarroa Baigorriko zelaian ari zen Federal 1 txapelketaren kondu, joan den igandean, Lannemezaneko taldearen kontra eta gureak nagusitu dira 47/22. Multxoko 12 taldeetarik 5. dira sailkapenean.

Pilota

"Herriarena" eta "Maite Haran" trofeoak aste hondar huntan hasiko dira Baigorriko trinketean. Urriaren 16an (ostiralean) Andereen palantxa lehiaketa, aurten utzi gaituen "Maite Haran" pilotari zenaren omenez: Haize Oçafrain-Housset/Amestoy-Tehexa Oçafrain (19:00); Arrosagaray-Marisco/ Heguy-Nahia Oçafrain (20:00).

Urriaren 18an (igandea) esku-huska, gizonetan: Etcheverria-Larre/Larrechea-Guichandut (16:00); Ziarrusta-Orhategaray/Teillery-Luro (17:00). Finalak ondoko igande goizean, urriaren 25ean, izanen dira. Ondotik bazkaria 35 eurotan. Erreserbatzeko: 06-15-51-48-30.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016