Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Urriaren 15a

Lizeoko ikasleak karrikan, ikasteko baldintza hobeak galdeginez, “Cap Emploi” helbide berria, Canopia modernizatzeko proiektua eztabaidagai eta Santespietako freskak ezagutzeko ibilaldia

Freska ezagunen istoria ezagutzeko parada izanen da. (Baionako Herriko Etxea)
Freska%20ezagunen%20istoria%20ezagutzeko%20parada%20izanen%20da.%20(Baionako%20Herriko%20Etxea)

Lizeoko ikasleak karrikan, ikasteko baldintza hobeak galdeginez

Urriaren 6an, asteartez, lizeoko ikasleek manifestatu dute Baionan, hezkuntzarako baliabide gehiago eta ikasteko baldintza hobeak eskatzeko. Mila bat lagun elkartu dira, ikasle, unibertsitateko ikasle, guraso eta irakasleak elkartuz. Arratsalde hondarrean, sindikatuek babestutako elkarretaratzea egin dute Herriko Etxearen aitzinean. Mobilizazioa urriaren hastapeneko lizeoen blokatzeen segidan heldu da.

“Cap Emploi” helbide berria

“Cap Emploi”-k Donzac karrikako 1. zenbakian errezibituko du publikoa urriaren 14tik goiti. Ipar Euskal Herriko taldeak desgaitasunen bat duten pertsonen laneratzea edota lanean segitzea laguntzen ditu, enplegatzaileekin harremanetan. Helbide berria kontuan hartu beharko dute hitzordua duten erabiltzaileek.

Canopia modernizatzeko proiektua eztabaidagai

Canopia hondakinak tratatzeko gunea modernizatzeko kontzertazio publikoa urriaren 27ra arte zabalik da. Bil Ta Garbiren arabera, hondakinen balorizazioa %78tik %90era igotzea, tokian ekoitzitako energia emendatzea eta kostuak kontrolatzea du xede, gunea handitu gabe. Herritarrek galderak eta oharrak helaraz ditzakete sareko erregistroan edo kontzertaziorako ezarritako tokietan.

Santespietako freskak ezagutzeko ibilaldia

“Kaxu” galeriak bisita gidatua proposatzen du urriaren 17an, larunbatez (11:00-12:30). Santespieta auzoan oinez eginen den ibilaldian, Points de Vue festibalaren karietara sortutako freskak eta tokiko artisten lanak aurkeztuko dituzte. Obren gibeleko istorioak eta artisten ibilbideak ezagutzeko aukera izanen da. Izen-ematea “Kaxu” galeriaren bidez egin behar da.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016