Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Urriaren 15a

Lehengo Garruzeren biltzar nagusia eta Burgaintziren 50 urteak urriaren 24/25ean Donapaleun Airetik gelan

Lehengo%20Garruzeren%20biltzar%20nagusia%20eta%20Burgaintziren%2050%20urteak%20urriaren%2024/25ean%20Donapaleun%20Airetik%20gelan

Lehengo Garruzeren biltzar nagusia

Lehengo Garruze elkarteak bere urteko biltzar nagusia urriaren 15ean, ostegunez, eginen du Apezetxea herriko gelan (15:00). Noël Chobigarat lehendakariak eta Margitta Mathieu idazkariak, 2025/2026ko aktibitateak eta kontuak aurkeztuko dituzte baita ondoko urteko proiektuak. Elkartearen bulegoa arraberritua izanen da. Bestalde, gai desberdinak eztabaidatzen ahalko dira. Ondareaz, historiaz eta kulturaz interesatuak diren guziek parte hartzen ahal dute, ongi etorri beroena egina izanen zaie.

Burgaintziren 50 urteak urriaren 24/25ean Donapaleun Airetik gelan

Burgaintzi dantza taldeak bere 50 urteak ospatzeko, belaunaldien arteko ikuskizun handi bat aurkeztuko digu urriaren 24an, ibiakoitzez (20:30) eta 25ean, igandez (17:00), Donapaleuko Airetik gelan. Plaza gainean, 7 eta 77 urte arteko 250 partaide inguru bilduko dira. Horien artean, 150 bat kide ohik deialdiari erantzun dute, eta ikuskizun horretan parte hartzera itzuliko dira. Koreografia, doinu eta kantuen bidez, ikusgarriak, Burgaintziren historia kontatzen du eta ospatzen, hastapenetik elkarteak animatzen duen helburuarekin: euskal kulturaren transmititzea belaunaldiz belaunaldi. Emozio handiko memento bat seguraski! Txartelak, bakarrik HelloAsso webgunean salgai dira, “Burgaintzi dantzan bizi” tituluarekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016