Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Urriaren 15a

Teleton eta Elizaren garbiketa

Teleton

Jakin berri dugu urriaren 17an, larunbat huntan berean beraz, iraganen dela Teleton ekitaldia, arratsaldez. Huna egitaraua: (14:00) petanka zoingehiagoka, edantegia orduz geroztik idekia izanen da; (18:00) pilota partida; (18:30-21:00) burger fritak 13€: aitzinetik behar dira haatik manatu, urriaren 15eko berantenaz: Amaia 06-15-80-11-60 edo Natali 06-25-31-81-62.

Elizaren garbiketa

Parropiako taldeak dei berezi bat zabaltzen du, hemendik aitzina ere elizaren garbiketa segurtatzeko. Elizak jendea askotan elkarretaratzen du: meza, bataio, ezkontza, ehorzketak, omenaldi, kontzertu... Ondorioz, bertze edozein bizitokiren gisan, noizean behin artatua etagarbitua izatearen beharra badu. Lan horren betetzea, parropianten errespontsabilitatea da. Gaur arte, borondate oneko jende batzuek segurtatu dute zerbitzu hori. Haatik, horietarik askok, jadanik anitz emanik, ezin dute gehiago lan hori bete, adinean joanki. Hara zergatik dei berezi bat egina den orori, horien segida hartzeko. Elizaren garbiketa handi bat behar-beharrezkoa da Omiasaindu aitzin, ahalaz urriaren 19tik 24rainoko astean egiteko. Hortarako, borondate onekoek deitu dezatela zenbaki hauetarik batera, urriaren 17rako berantenaz: 05-59-37-72-92 (Mayi) edo 05-59-37-75-66 (Dominique).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016