Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Urriaren 15a
144 herritar auzo-kontseilu berrietan, Endarrako ikasleak biodibertsitatea lantzen eta Hegoas eta Schorsch munduko txapeldun
144 herritar auzo-kontseilu berrietan
Auzo-kontseiluetako ordezkari berriak izendatu dituzte. Orotara, 144 herritar ariko dira heldu diren hiru urteetan: 96 zozketaz hautatuak eta 48 auzapezak izendatuak. Herria zortzi eremutan banatu dute, eta kontseilu bakoitzak 18 herritar eta hautetsi erreferente bat bilduko ditu.
Endarrako ikasleak biodibertsitatea lantzen
Endarra kolegioak natura ikasteko gune bihurtu ditu bere kanpoko eremuak. Bio Divers Cité elkartearen laguntzarekin, ikasle eta irakasleek baratzea, fruitu-arbolak, urmaela eta oilategia antolatu dituzte hektarea bat baino gehiagotan. Quintaouko auzokideek ere parte hartzen dute baratze partekatuan. Landaketak, konposta eta lurraren zaintza eginez, ikasleek gelako irakaspenak praktikan ezartzen dituzte.
Hegoas eta Schorsch munduko txapeldun
Angelun jokatutako IBSA bodysurf zirkuituaren munduko finaletan, Uhaïna-Kailani Hegoas eta Niels Schorsch nagusitu dira. Hegoasek azken segundoetako olatu bati esker lortu du garaipena, 2024an Hawaiin irabazitako tituluari bertze bat gehituz. Gizonezkoetan, Ruben Cambas bigarren gelditu da.





