Herriz Herri - Bokale (L) | 2026ko Urriaren 15a

Kontzertu, Herritarrek kultur eskaintzaz iritzia ematen ahal dute eta Boukleta lasterketa

Kontzertu_%20Herritarrek%20kultur%20eskaintzaz%20iritzia%20ematen%20ahal%20dute%20eta%20Boukleta%20lasterketa

Kontzertu

Bokaleko Herriko Etxeak elkartasun kontzertu bat antolatu du urriaren 17an, Bokaleko elizan, Joseph Saint-André karrikako 13. zenbakian, Girondan eta Landetan izandako suteek kaltetu pertsonen alde (17:00). Nahia Robles Aranguizek eta Lauhaizetara abesbatza mistoak parte hartuko dute emanaldian. Sartzea prezio librean izanen da, eta bildutako diru guzia kaltetuei emanen zaie.

Herritarrek kultur eskaintzaz iritzia ematen ahal dute

Bokaleko Herriko Etxeak sareko galdeketa anonimo bat abiatu du, herritarrek kultur arloan dituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko. Antzerkia, musika, artea edota ondarea: bakoitzak bere ikuspegia partekatzen ahal du, ondoko urteetako kultur eskaintza prestatzen laguntzeko. Galdeketa herriko webgunean eskuragarri da, boucau.fr helbidean.

Boukleta lasterketa

Bokaleko ikastolak Boukleta kirol hitzorduaren lehen edizioa antolatuko du azaroaren 8an, Piquessaryn. Familian eta giro goxoan elkartzeko eguna izanen da, 10 kilometroko mendi lasterketa, ibilaldia eta haurrentzako lasterketa proposatuz. Edatekoa, dutxak eta jateko aukera izanen dira bertan. Izen-emateak pb-organisation.com/evenements/boukleta/helbidean egin daitezke. Xehetasun gehiagorako: Alexis, 06-73-46-06-93 edo boukleta64@gmail.com.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016