Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Urriaren 15a
Eskubaloia
B. L.
Aste hondarreko partidak
Gizonetan, erregional mailan, Irisartarrak taldeak galdu du Ortesen, 23-22. Hirugarren taldeak ere galdu du Noustyren kontra 31-35. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek galdu dute Assonen, 35-26.
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Marmandeko taldearen kontra 30-36. Bigarren taldeak ere galdu du Lucq de Béarnen 39-33 eta erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute Kostaldearen kontra 47-24.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan: Nazional 2 mailan, irisartarrek Asson errezebituko dute (19:00) eta erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek Bruges errezebituko dute (17:00).
Nesketan: Erregional mailako Frantziako koparen kondu, lehen taldea Donibane Garazin ariko da Nafarroaren kontra (21:00) eta bigarren taldea Senperen ariko da departamendu mailako Frantziako koparen kondu (20:00).





