Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Urriaren 15a
Heriotze
Mixel Arambel zendu da. Xantreainean sortua, bost haurrideko familia batean, bere bizi guzia Esnausun iragan du. Laboraria ofizioz, gure ibarreko pietunagoa ere segurtatu du urtez urte, herriko biziari bere ekarpena eginez. Ihizia, mendia eta musa zituen laket, eta plazer handia hartzen zuen horietan aritzean. Duela hiru urte alargundurik, hiru haurren aita zen. 84 urtetan utzi gaitu. Mixelek konpainia airoseko gizon baten oroitzapena uzten digu, Dolumin bizienak Xantreaineko familiari eta hurbileko guzieri.




