Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Urriaren 15a
Auzo-batzordeetan parte hartzeko deia, Larunbatean, Hendaia arrosaz eta Dastamenaren Astearen azken egunak
Auzo-batzordeetan parte hartzeko deia
Sei auzo-batzorde sortzea onartu du herriko kontseiluak irailaren 30ean, biztanleen proposamenak eta beharrak zuzenean biltzeko. Hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik da urriaren 5az geroztik. Interesatuek Herriko Etxearen webguneko inprimakia bete edo paperezkoa eska dezakete Herriko Etxean. Izena emateko epea azaroaren 15eko gauerdian bururatuko da.
Larunbatean, Hendaia arrosaz
“Hendaye en Rose” elkartasun hitzordua urriaren 17an izanen da, Gaztelu aretoko zabalgunetik abiatuta. Bost kilometroko ibilaldia (16:00) eta sei kilometroko lasterketa, sailkapenik gabe (16:15). Parte-hartzea hamar eurokoa da eta etekin guziak Minbiziaren Kontrako Ligari emanen dizkiote. Izena aitzinetik edo egunean bertan eman daiteke.
Dastamenaren Astearen azken egunak
Urriaren 12an hasitako Dastamenaren Asteak igandera arte, urriaren 18ra arte, segitzen du herriko jatetxeetan. Parte hartzen duten sukaldariek eskaintza bereziak prestatu dituzte beren sukaldaritza ezagutarazteko. Jatetxeen eta proposatutako formulen inguruko xehetasunak Hendaiako turismo bulegoaren webgunean kontsulta daitezke: hendaye-tourisme.fr





