Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Urriaren 15a

Biltzar publiko, Aste Urdina, Kantaldi kontzertu, Ikastaldi eta Beste ikastaldi

B. S.

Biltzar%20publiko_%20Aste%20Urdina_%20Kantaldi%20kontzertu_%20Ikastaldi%20eta%20Beste%20ikastaldi

Biltzar publiko

Ortzegun honetan Herriko Etxeak antolatzen du biltzar publiko bat UGECAM erakundearekin elkartuz Heraitzeko elbarrituen zentroan (19:00). Biltzar horren gaiak dira: Heraitze plazaren berrantolaketa (aspaldian aipatzen dena) eta UGECAM erakundeak duen proiektuaren aurkezpena. Biltzarra deneri irekia da, bereziki heraiztarrei auzo horren geroaz gogoetatzeko. Honen berri ondoko asteetan.

Aste Urdina

Aste Urdina ederki hasi zen joan den astelehenean Andaula erretira etxean egin den kantaldi dantzaldiarekin. Xahar etxeko egoiliarreri juntatu ziren San Josepe lizeoko ikasle asko. Denek preziatu dituzte Uztaritzen Kantuz taldearen kantuak eta Ur Begi elkartearen euskal dantzak, bereziki beren makilekin moldatu dantza berriak. Astearteko ''Bizkarsoro'' filmak 100 ikusle baino gehiago bildu ditu Lapurdin, gehienak San Josepe lizeoko gazteak eta jende heldu zonbait. Emanaldi bukaeran Xan Errotabeherek erantzun du egin zaizkion galderei. Asteazken goizeko ibilaldia ezeztatua izan zen euriarengatik. Ortzegunean Haltya jauregiaren bisitan jende guti, aldiz arratsaldeko ibilaldian 40 bat parte hartzaile izan ziren, belaunaldi orotarik. Ortzirale arratseko antzerki gauak 50 bat ikusle bildu ditu, publikoak hor ederki gozatu du bi agerraldirekin. “Hautagaia” antzerkiaren zati bat baizik ez da emana izan eta berriz ematekoa da azaroaren 22an osoki. Ondotik, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, bakarrizketan lasaiki arizan dira oraingo gizarteari emazteen begirada ekarriz eta kritikatxoak eginez. Aipatu dute orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, elkarbizitza, sukaldaritza eta ahantzi gabe...puzkerra, honek bere toki airosa izan baitu Idoiarengandik. Bi emanaldi desberdinetan umore onari toki bikaina emanez, erran daiteke laudamenezko bukaera bat ukan duela aste urdinak. Dena den Herriko Etxea eta CCASeko arduradunak pozik gelditu dira. Datorren urte arte.

Kantaldi kontzertu

Heldu zaigun asteburu honek ikusiko ditu bi kantaldi kontzertu Uztaritzeko Jondoni Bixintxo elizan. Larunbatean entzunen da Lapurtarrak abesbatza Sayonara Chimm gidari eta ondotik Baionako Haiz Egoa gizon abesbatza Maialen Errotabehere gidari (21:00). Sartzea 10 euro. Igandean Labourdins elkarteko soinulariek antolaturik eta beraiek musikan lagundurik entzunen dira Euskal Herrian oso ezagunak diren Peio Ospital eta Pantxoa Carrère (16:00). Sartzea 10 euro. Ongi etorri deneri bi kontzertuetara.

Ikastaldi

Kaska 64 elkarteak antolatzen du self-defentsa ikastaldia heldu den igandean Bilgunen (10:00-12:30). Ikastaldia irekia da 7 urtez goragokoentzat. Parte hartzaile bakoitzari 10 euro galdeginak izanen zaizkie, diru hori ''Urri Arrosa'' minbiziaren kontrako erakundeari emanen zaio.

Beste ikastaldi

Departamenduko arrantza federakuntzak antolatzen du arrantza ikastaldi bat Uztaritzen bi egunez, urriaren 20 eta 21ean Errepiragaraia aintzira gunean (10:00-16:00). Ikastaldia irekia da 9 eta 15 urte arteko gazteei eta bakoitzari 60 euro kostako zaio baina material guzia hornitua izanen da. Parte hartzeko baldintzak: arrantzako baimen kartela ukatea, aroari doakion arropak ukatea eta jateko eta edatekoak segurtatzea. Izenak eman behar dira Iban Salles jaunari telefonoz: 06-22-23-16-17.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016