Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2026ko Urriaren 15a
Txalaparta ikastaroa
TXA elkartearekin antolaturik, iniziazio saio bat proposatua izanen da urriaren 26an, eta kurtsoak urriaren 27an eta 28an, egunero Donazaharreko Salha jauregian (10:00-12:00). Zortzi urtetik goitiko guziei idekiak dira. Iniziazioak soilik 20 euro balio du, iniziazioak eta kurtsoek elkarrekin 50 euro, eta kurtsoek soilik 35 euro. Azken aukera hori iniziazioa egina dutenei edo jadanik pixka bat jo dutenei zuzendua zaie. Familian parte hartuz gero, prezioak pertsonaka hauek dira: 15 euro iniziaziorako, 40 euro iniziaziorako eta kurtsoetarako, eta 30 euro kurtsoetarako soilik. Izena urriaren 16a aitzin eman behar da iparralai@gmail.com helbidera idatziz.




