Herriz Herri - Biarritz (L) | 2026ko Urriaren 15a
Literatura eta musika, asteburu berean eta Oporretarako haurren eta nerabeen harrera
Literatura eta musika, asteburu berean
“L’Invitation aux voyages” festibalaren hamaikagarren edizioa urriaren 16tik 18ra iraganen da, “En musique” gaiaren inguruan. Irakurketa antzeztuak, idazleekin topaketak eta zinema emanaldiak proposatuko dituzte, sartzea urririk. Ostiralean, bertzeak bertze, Kazuo Ishiguroren testuen irakurketak izanen dira Villa Natachan, eta Célia Houdart eta Anne F. Garrétarekin topaketak mediatekan.
Oporretarako haurren eta nerabeen harrera
Urriaren 17an hasiko diren eskola oporretarako, Herriko Etxeak haur eta nerabeentzako eskaintzak bildu ditu bere webgunean. Mouriscot aisialdi zentroko erreserbak Espace Famille zerbitzuaren bidez egiten dira; Local Ados guneak, berriz, 11 eta 17 urte arteko gazteentzako jarduerak eta ateraldiak proposatzen ditu, izena emanik. Euskarazko harrerari dagokionez, Uda Leku Reptou eskolan ari da, 3 eta 11 urte arteko haurrentzat.




