Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Urriaren 15a

Elikagai hondakinen bilketa bereizia abiatua, Ekoizleak eta sukaldariak merkatuan elkartuko dira eta Martxa arrosa igandean

Aurtengoa 7. edizioa izanen da. (Collège Culinaire de France)
Aurtengoa%207.%20edizioa%20izanen%20da.%20(College%20Culinaire%20de%20France)

Elikagai hondakinen bilketa bereizia abiatua

Urriaren 5az geroztik, Elkargoak elikagai hondakinen atez ateko bilketa eskaintzen du Donibane Lohizuneko zenbait bizitegi kolektibotan. Hirigune historikotik kanpoko etxebizitza multzo jendetsuenak hunkiak dira. Zerbitzu bera Ziburun, Hendaian eta Urruñan ere ezartzen hasi dira. Bilketa berria ez da herritar guziei orokortua: bizitegi motaren eta kokapenaren arabera antolatua da.

Ekoizleak eta sukaldariak merkatuan elkartuko dira

“Marché complice” merkatua urriaren 18an iraganen da merkatu estalian eta haren inguruan (9:00-15:00). Collège Culinaire de France egiturak antolaturik, ekoizle, artisau eta sukaldarien arteko elkarlana ezagutaraziko du, dastaketa, erakustaldi eta solasaldien bidez. Elikagaiak ekoizten dituztenen eta platerak prestatzen dituztenen lana hurbiletik ezagutzeko aukera izanen da.

Martxa arrosa igandean

Urri arrosaren karietara, elkartasun martxa antolatua da urriaren 18an, igandez. Hitzordua 9:00etan emana da Luis XIV.aren plazan; izena HelloAsso bidez edo bertan eman daiteke. Hamar euroko parte-hartzea Minbiziaren Kontrako Ligari bideratuko zaio, eriak eta haien familiak laguntzeko eta prebentzio ekintzak sustatzeko.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016