Orotarik | 2026ko Urriaren 15a

Erramun Martikorenaren disko berria

Peio Jorajuria

Diskoaren azala.
Diskoaren%20azala.

Atzar gaitezen deitzen da Erramun Martikorena baigorriarrak duela guti plazaratu duen lan berria. Hamekagarrena du, beti bezala kantu herrikoiak eta olerkiak hunkituki xaramelatuz, kantu batzuren musika konposaketa ber-bisitaturik. Hamar kantuz osatua da: Etxea sutan, Bake xüxena (biak Jean-Louis Davant-enak), Libro etxen (Etxahun Iruri), Xori errexinoleta (herrikoia), Esposen otoitza (Xalbador), 1913ko uholdea (Erdure), Baigorriko otomobila Belexin (A. Mocho), Gatua Pitxitxi (Mixel Labeguerie), Negu hurbilak (Xabier Lete) eta Agure zaharra (Gorka Knörr). Betiko boz paregabea dauka Erramunek, bi kantu ematen dituela Pauline Junquet kanboar kantariarekin (Pauline eta Juliette bikote ohikoa). Beti bezala, atseginez entzuten den diskoa (Agorila disketxea, 15€). Adinean aitzinatua izanik ere, beti kar berarekin ematen ditu kantuak Erramun Martikorenak.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/10/15

Itsas Bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Joko andana bada animazio gelan. (Piarres Larzabal Kolegioa)
Joko%20andana%20bada%20animazio%20gelan.%20(Piarres%20Larzabal%20Kolegioa)

Mahai jokoen inguruan

Lehen asteetako sartzearen ezinegonak ahanzteko, mahai jokoetan aritzeko parada ukan dute kolegioko ikasleek!

Astelehen eta ostegun eguerdiro, animazio gelan biltzen dira, nahi dutenek mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko...

Gaitasunak eta trebetasunak gurutzatzeko momentu aberatsak dira, eta joko berriak ezagutzeko aukera ere...

Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Skyjo, Jungle Speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 Bornes, mus.... eta beste anitz!

Pausa denboran momentu lasaia iragateko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako!

Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez!


...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/15

San Frantzisko, Kalifornia: Marcel Gastenaga

Mattin Etchamendy

Marcel Gastenaga.
Marcel%20Gastenaga.

Marcel Gastenagak begiak hetsi ditu 96 urtetan. Aspaldiko Marcel Ezterenzubin sortua zen eta gazterik Ameriketara joana, garai hartako beste gazte asko bezala, biziaren bila. Eraman zuen hegazkina San Frantziskon gelditu zen eta geroztik Marcel han bizi izan da, han familiatua zen.

Ingelesaren ikasteko eskolan zelarik, Kontxita Hego Amerikatik etorri andere gazte lerdena ezagutu zuen, elkarrez agradatu ziren eta laster ezkondu ziren.

Bikote berriak San Frantziskon harrapatu zuen bere bizimoldea eta lau haur altxatu zituzten, orain berek ere familiatuak direnak, familiari bertze lau haurren haurrak emendatuz.

Marcelek familia altxatzeko bizian anitz lan egin du eta bere lan guzien artetik karitatezko bertze beharrezko lanak ere egin ditu eta horiek urririk. Garai batean Hego Amerikatik anitz jende heldu zen San Frantziskorat, beharrak bortxaturik eta han bizi berri baten hasteko ez ziren gauzak sobera errexak, bereziki familiendako etxe batean behar diren...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/15

Haziak Idazle

Idoia Duperou eta Maixa Etchart San Josepe, Ustaritze 5. zikloko bigarrenak - taldeka - irabazlea

Haziak%20Idazle

Kristoren besta baten ondorioak


Behin bazen 19 urteko eta Izaskun izeneko neska bat. Erabaki zuen Tulalaika festibalera joatea besta egitea biziki maite baitzuen. Beraz, bere lagunekin, Pagolako bidea hartu zuten. Arribatu eta, fite ohartu ziren giroa biziki ona zela eta trago bat hartzen hasi ziren, eta beste bat, eta beste bi... Izaskunen lagunak Xiberoots-en kontzertura joan ziren eta anartean Izaskunek beste lagun talde bat atzeman zuen, norrekin tragoak eta txupitoak edaten segitu zuen. Eguna pasatzen zen eta oren guziz lagun taldez aldatzen zuen eta aldi oro tragoak hartzen zituen. Egunaren bukaeran ohartu zen kristoren besta egin zuela biziki mozkorra baitzen, orduan, etxera sartzea erabaki zuen.

Maleruski, ez zituen ideiak biziki argi eta zailtasunak ukan zituen autobus-geltokia atzemateko. Denetan xerkatzen zuen eta momentu baten buruan norbaitek lagundu zuen. Azkenean, geltoki onera iritsi zen. Autobusa hartu zuen Donibane Garaziraino, han bertan...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/15

Bertsu txapelketa nagusia: azken kanporaketak

Menane Oxandabaratz

Nerea Elustondo
Nerea%20Elustondo

Xabat Illarregi nagusitu da Gotañe-Irabarneko saioan

Gotaine-Irabarneko herriko gelan jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako seigarren saioa. Sarrera guziak salduak, 630 lagunetik gora bildu dira, giro ederrean iragan da.Ekhi Erremundegi Beloki gai-emaile, sei bertsulariak aritu dira final-laurdeneko txartela lortu nahian, Xabat Illarregi Marzol nafartarrak du puntu gehien bildu.

Ganbarako gaia: “Harrapatu edo atzeman egin zenuen, baina momentuan ez zenion hainbesteko garrantzirik eman. Orain ez dakizu nola jokatu”.

Horra puntuazioak:

Xalbat Illarregi Mazol (675,5)

Andoni Rekondo Izagirre (660)

Aitor Etxebarriazagarra Gabiola (641,5)

Unai Mendizabal Jauregi (631)

Onintza Enbeita Maguregi (624,5)

Ehhiñe Zapiain Arlegi (616).


Nerea Elustondo Agurainen

Aguraingo Lezao kiroldegian jokatu da lehen faseko azken saioa, 700 bertsozale inguru bilduak zirela....

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/15

Eta bihar, zer neurtuko du PISA azterketak?

Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Bazterrak aztoratuta ditugu hezkuntza arloko azken PISA azterketaren txostenak erakutsitako emaitzekin. Irakurmenean etorri omen da hondamendia. Gure gazteak ez omen dira gai elkarren segidako 400 hitz ulertzeko. Euskaraz ere ez. Eta, hara zein egin duten ezin ulertu horren erantzule: euskara bera eta adimen artifiziala. Biak omen ditugu gertatutako makurraren eragile.

Espainolismo linguistikotik betiko lepotik eta usteletik egin dute: PISA azterketako emaitza txarrak ama hizkuntza gaztelania duten ikasleek azterketa euskaraz egin dutelako gertatu omen dira. Hortik antolatu dute erasoa.

Teknologiaren kontu hori, berriz, ez da gaur goizekoa, kate luzekoa baizik. Gizakia gizaki denetik betidanikoa da teknologiarekin duen lotura hori. Ildo beretik, ez da gaurkoa teknologia baten aurrean adimena eta giza trebetasuna galtzeko beldur haizea. Antzinako Grezian, idazkeraren asmaketa zabaltzen hasi zenean, Platonek bere Fedro elkarrizketan kontatzen duenez, Sokratesek berak...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/15

Kukumarro

Xarles Videgain

Arotza


Arotz hitza zaharra da eta 1180.ean ageri da dokumentu batean Arozegui formarekin. Ondoko jende izenak ezagun dira: Darosthegui, Arosteguy, Arosty, Harosteguy, Harostéguy, Harosty, Arotzaren eta Arotza bera. Gazte denboran beti entzuten genuen gu baino askoz lehenago izan zirela Aviron-eko jokalari handiak hala nola René Arotça, Frantziako txapelduna izan zena Biarritzeko taldea garaituz. Erran gabe doa arotza eta arrotza ez dela gauza bera. Frantsesez bezala ç hori bazen izenaren ortografian.

Baina arotza ez da gauza bera Euskal Herri osoan. Alabaina, Bizkaian nindagon denbora batez laborari-etxe handi batean, etxea berriztatu behar zela aipatu zuten etxekoek, teilatuan itoginak baitziren, leihoak eta leiho-etxeak zaharkituak ziren eta kanbiatu behar ziren. Entzun nuen etxeko anderea erraten: “arotza deittu biar deutsat”, hots “arotza deitu behar dut”. Leihoak alta zurezkoak ziren. Ikasi nuen orduan Bizkaian eta Gipuzkoan beste ofizio...

Irakurri segida


3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016