Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Urriaren 15a

Kalitate handiko kantaldia, Hardoia gunea, herri erdian den gune xoragarria, Kalebo dantza ikusgarria Hardoia gunean urriaren 31n eta Antzuola eguna, urriaren 24an, izenak aitzinetik eman behar

JMB

Publikoa joan den igandean, esku zartaka
Publikoa%20joan%20den%20igandean_%20esku%20zartaka

Kalitate handiko kantaldia

Kanpoan denbora ederra izanagatik, Aiherrako Denen Etxeko gela zanpez bete zen joan den igande arratsaldean, Hazparneko Ezkia ikastolak antolatu kantaldiarentzat. Kantaldia manera ezin hobean iragan zen, 350 bat ikuslek preziatu baitute Agustin Alkhat eta Kamila Zubeldiak sei musikari profesionalen laguntzarekin eskaini kantaldia, “Oroit Hilçia” azken diskoaren aurkezpenaren kari. Ikastolako haurrak ez dira gutxiestekoak haiek ere 2 kantu hunkigarri eman baitituzte bi kantariekin betan.

Ezkia ikastolako buraso antolatzaileek eskertu dituzte Aiherrako Herriko Etxea kantaldiaren antolaketa errazturik, bai eta kantari eta musikariak beren laguntza estimagarria ekarririk. Kantaldia bururatzean, publikoa goxoan egon da burasoek eskaini taloen dastatzeko, bai eta artista kantariekin hitz egiteko.

Eskerrak antolatzaileeri kalitate handiko kantaldi hau eskainirik.

Hardoia gunea, herri erdian den gune xoragarria

Harrieta ondoko lehengo harrobia, herri barnean aurkitzen den gunea da, Denen Etxea edo trinketetik hurbil. Lehen zegoen harrobitik ez du deus ikustekorik, duela zonbait urte hor ziren zilo guziak tapaturik, harri metak husturik, gune guzia ordokiturik eta bernaturaturik baitago orain. Hor ikus daitezke osagarri ibilbidea, belar eremua joko kolektiboentzat, fruitu arbola baita ere arto landareak, hauek ongi babestuak direlarik, eta gune heze bat. Bertan jateko mahaiak plantatuak izan dira, eta kirol ibilbidearen ekipamenduen instalazioa ez da oraindik egina. Hots toki xoragarria aurkitzen da, herri erdian berean, nolazpait baliatzen ahal litekeena, adibidez ikusgarri batzuen antolatzeko?

Herriko Etxeak laster kanpoko batzorde bat sortu beharra du, herritarrek leku honen bilakaerari buruzko gogoetetan parte hartzeko gisan, hots gune berezi honen baliatzeari buruzko proposamenak egiteko xedearekin.

Kalebo dantza ikusgarria Hardoia gunean urriaren 31n

Hazparneko Elgar Oinka dantza taldeak sorkuntza berria aurkeztuko du urriaren 31n (19:30), Aiherra herri erdian aurkitzen den Hardoia gunean: euskal dantzaren sustraietatik abiatzen den erritu garaikidea. 13 dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak, elkarrekin sortutako obra da, energiaz, musikaz eta mugimenduz betetako bidaia. Hardoia gunean antolatuko den lehen ikusgarria da, denek deskubrituko dugun gune atseginean. Arrazoi bat gehiago ekitaldi honetan parte hartzeko!

Txartelak aitzinetik eros daitezke HelloAsso webgunean, 8€ jende helduentzat eta prezio librean 12 urtez petikoentzat. Ongi etorri deneri!

Antzuola eguna, urriaren 24an, izenak aitzinetik eman behar

Ez ahantz, urriaren 24an Antzuolan iraganen den Aiherra/Antzuola egunarentzat izenak aitzinetik eman behar direla urriaren 17a aitzin Herriko Etxera deituz 05-59-29-64-02 edo mezuz: mairie@ayherre.fr.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016