Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urriaren 15a

Erretretatuen ateraldia, Beti gazte, Egoera zibila eta Kirola

Ganex

Izpegiko lepoan gosaltzen.
Izpegiko%20lepoan%20gosaltzen.

Erretretatuen ateraldia

Iragan da urriaren 7an ortzegunez, 45 presuna igeri aparkalekutik abiatu dira autobusez Izpegira buruz. Izpegiko lepoko gaineko bentan gosari ederra egin eta, Ortzaizeko Arnabar dendara etorri dira, hor ukan dituzte ahate pate gizena eta bertze ahateki jasta ausarki, jendeek erosi dituztenak, ondotik Arrosako Kattina jatetxean bazkaldu dira eta eguna bukatzeko Sararat arribatzean Herriko Etxeko ostatuan azken hurrupa hartu da besta komiteak ofreiturik. Denek egun goxoa pasatu dute eta eskerrak herriko hautetsieri, heldu den urtean bertze holako baten esperantzan.

Beti gazte

Elkarteak aurtengo azken elgarretaratzea antolatzen du urriaren 23an ortziralearekin, bazkari batekin Zugarramurdiko Azketa jatetxean (12:30). Menua: aperitifa sangria, salda, sarrerak, arraina (legatza edo bakalaoa) edo bertzenaz haragia (txuleta edo bildoskia) egun berean hautatu, gasna, etxeko kopa, arno beltz eta gorri eta kafea ondokoarekin 45€tan, kideen karta duenak 40€, hortako zuen izenak eman urriaren 19a aitzin deituz: Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66, Thérèse 06-32-22-47-89 edo Anita 06-28-28-08-24, etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzerat denak elgarrekin.

Egoera zibila

Sortzeak: Lastra Jorajuria Julen 2026-09-04 eta Daguerre Uxue 2026-09-16. Heriotza: Granet Francine sortzez Lepine 75 urte 2026-09-10. Ezkontza: Etcheverry David eta Hariscain Cindy 2026-09-05.

Kirolak

Pilota - Esku-huska trinketean: lehen maila: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 40-13 Lau Herriren kontra. Etxeberri Pacheco Manex-Zozaia Eñaut irabazle 40-39 Urruñarrak-en kontra. 4. mailan: Elizalde Lauran-Etxabide Olazabal Beñat irabazle 40-19 Urruñarrak-en kontra. Artekoa: Berasategui Unai-Semerena Eneko irabazle 40-08 Senpereren kontra. Irosbehere Iban-Goyeneche Ellande galtzaile 23-40 Oztibarrak-en kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko irabazle 40-13 Atzarriren kontra. Neskak palantxan trinketean: gazteak: Funosas Marina-Endara Joane irabazle 40-32 Uhaldeanen kontra.

Errugbia - Asteburu huntan pausako ziren, heldu den igandean jokatuko dira Billeres-Lons taldearen kontra.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016