Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urriaren 15a

Berrikusketak, Urri urdina, Euskal Zinemaz mintzo eta Kontzertua kaperan

Berrikusketak_%20Urri%20urdina_%20Euskal%20Zinemaz%20mintzo%20eta%20Kontzertua%20kaperan

Berrikusketak

Adinak gauza guttitan laguntzen du eta zailago bilakatzen diren egitateetan bada autoaren gidatzea. Lege berriak ikasteko eta zaharrak oroitarazteko Herriko Sozial Zentroak berrikusketa saioak antolatzen ditu preseski adin dutenentzat: urriaren 20 eta 27an bai eta ere azaroaren 3 eta 10ean, Elgar zentroan. Izena eman behar da 05-59-70-29-07 zenbakia deituz.

Urri urdina

Toki askotan zernahi gertakari apailatuak dira bularreko minbiziaren kontrako informazioa pasatzeko eta orokorki ikerketaren laguntzeko. Hazparnen ere Jauzika eta Erneak elkarteek ikusgarri berezi bat eskainiko dute, urriaren 16an (19:00), eliza saihetseko Ezkia plazan. Zunba, gimnastika eta Chearleding izanen dira ikusgai. Irabaziak Haur Eri batasunarentzat joanen dira. Honek eri diren haurrak eta haien familiak laguntzen ditu.

Euskal Zinemaz mintzo

Eihartzea elkarteak Zinegin festibalaren karietara ekitaldi berezi bat proposatzen du Euskal Zinema deitu liburuaren aipatzeko. Liburu honek bi idazle ditu:

Josu Martinez: EHU-ko Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate saileko irakaslea eta NOR ikerketa taldeko kidea da. Zinemagile ere da.

Samara Velte: EHU-ko Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate saileko irakaslea, Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea eta NOR ikerketa taldeko kidea.

Haien obra zuzenean aipatuko dute eta solasaldia izanen da ere ondotik. Et'abar ostatu liburu-dendan, urriaren 17an (18:00).

Kontzertua kaperan

Urriaren 17an larunbatean (20:30) Aéolia eta Le Thabor koruek Martin Palmeri konpositorearen Misa Tango emanen dute. Eliza kantuak dira Argentinako tango doinuan emanak. Sartzea 15€tan da.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3853. zbk

Gure Hitza | 2026/10/15

Arrosatik harago

Irati Esparza Guimon

Urrian, arrosa agertzen da gure herrietako afixetan, erakusleihoetan eta kirol hitzorduetan. Ipar Euskal Herrian ere, bularreko minbiziaren inguruan elkartzeko eta solastatzeko parada eskaintzen du hilabete honek. Ikusten diren keinu horien gibelean, ordea, badira gutiago ikusten diren bizipenak: azterketa baten emaitzaren beha egotea, diagnostiko bat entzutea, hurbileko bati nola erran ez jakitea. Arrosak badu indarra, bizipen horiei tokia egiten badie.

Emazte gazte gisa, kanpaina horri begiratzean, galdera bat heldu zait: zer toki ematen diogu gure osasunari eguneroko bizian? Lana, familia, eginbeharrak, bertzeen beharrak... Geure buruari entzutea geroko uztea erraza da. Ez dugu, halere, kezka hori emazteen ardura pertsonal hutsera mugatu behar. Informazioa ulergarria izatea, galderak egiteko konfiantza ukaitea eta artarako bidea aurkitzea ere kolektiboki bermatu beharrekoak dira.

Horretan, hurbiltasunak badu garrantzia....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016