Gure Hitza | 2022ko Urriaren 13a

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu bizipidearen berri. Ez hori bakarrik! Ikasi behar dute jendartean nola moldatu; lanerako gogoak, jendetasunak, zuzentasunak, elkartasunak eta bihotz ona ukaiteak anitz balio dutela. Noizbait ohartu beharko dute ogia irabazteko bide ezberdineri, lanbide bakoitzak eskatzen duen jakitate bereziari. Huts berak eta gertatu izan diren istripuak ez errepikatzeko, oinarrizko lanjer handi zonbaitez ere mintzatu behar zaie: hala nola, ibai gotorrik oinez ez trebesatu, itsasoko uhain handiegietara ez atrebitu, ortzantzarekin, lanoarekin karroinarekin mendian kurritzera ez joan, iguzki kolpeetarik beiratu, moto eta beribiletan ez lasterregi ibili, eta zenbat holako. On zaie esplikatzea hurbileko jendeez arta hartzearen garrantzia; halaber, airea, lurra eta ura ahal bezain guti kutsatzearen abantaila. Azkenik, guri doakigu artamendatzea nehori ez egitea guhauri gustatuko ez litzaiguken kalterik. Ez izanik ere modan edo gauza modernotzat hartua, Jainkoaren hamar manamenduen noiz behinka irakurtzeak ez dakar makurrik; alderantziz! Gure aitzinekoek ere ez zituzten gauza guziak ongi egiten, bainan garai berezietan bizi izan ziren. Beraz, iraganaren berri ukanez, gogora gaitezke Herriaren eta guhauren onetan zer den konbeni eta zer ez den egin behar.Ez baigira bakarrik bizi, beren historiarekin inguruan dauzkagu auzoak eta gainerateko herritarrak. Badira ere ofizio ezberdinak, sinesteak, bizimoduak, nor-nahiren bizitza duinari lotuak diren ohidura onak, alaitasuna sortzeko gakoak. Euskal aldizkari, irrati, telebista, liburuen gainera, sekula baino baliabide gehiago badauzkagu eskupean, Urepeleko Amerikanoenea bezalako erakustoki berriak barne. Ahantzi gabe, gau eskolak, pertsu eskolak eta bertze ikastaldi frango. Halere, zonbait aldiz iduri luke neke dela gure aitzinekoen jakinduria bere osotasunean belaunalditik belaunaldira helaraztea. Nola egin gazteria guziaren baitan jakintza horieri buruzko interesa pizteko?

Oroit ororen buru ez dela ikasteko adinik, eta anitz jakiteak erakusten digula oraino zenbat gelditzen zaigun ikasteko. Aste hondar hontan, Banka, Aldude, Urepele hiru herrietako feriakari izanen da zer ikus eta ikas mendialdeko biziaz, eskulanetaz eta ohiduretaz. Halaber, mezuz aberatsa izanen da azarokobigarren asteburuan Biarritzen beharra den Lurrama.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3660. zbk

Gure Hitza | 2022/10/13

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016