Herriz Herri - Hazparne (L) | 2022ko Urriaren 13a
Ikastolak 50 urte - Pilota Arrosaz - Zinegin
Ikastolak 50 urte
Urtemugaren ospatzeko antolatu gertakarietan hara bat arrunta ez dena: Antso Azkarra edo Miramolinen esmeralda deitu antzerkiaren emanaldia Hazparnen, urriaren 15ean, Mendeala gelan. Antzerkia Makeako Jostakin elkartearen 20 urtekari muntatu da. Ezkia ikastolan ikasle egon diren gazteak dira horko jokolari gehienak, Peio Berterretxe taula zuzendaria barne.
Antzerkia bera, Antton Lucuk idatzia du, duela 25 urte, gertakari historikoak aipatzen dituela. Molde airos, bizi, berezi eta harroan emana omen da.
Beraz azken aldikoz ikusten ahalko da Hazparnen heldu den larunbatean (20:30).
Ikusgarria aitzin, ikastolako burasoek ostatua atxikiko dute eta taloak salduko tokian berean.
Pilota Arrosez, urriaren 23an
Euskal Herriko Pilota Komiteak ekimen berezia antolatzen du, urriaren 23an, igandez (10:00À¢Æ''17:00) Hazparneko eta Armendaritzeko trinketetan. Egun hortan "Nesk A Paillettes" elkartea lagundu nahi du. Hau Urruñako elkarte bat da, bularretako minbizia dutenak eta haien familiak sustengatzen dituena.
Hara eguna nola apailatua den: jendea pilotan aritzera heldu da 2-3 edo 4naka. Bi trinket horietan oren batez aritzeko bakotxak 12€ eman beharko ditu. Izen emaiteak www.comite-pelote-basque.eus gunean egiten dira.
Ez baldin bada pilotan arizan nahi ere, elkartea lagun daiteke emaitza bat eginez eta tixerta bat ukanen da horren truke.
Zinegin
Aurten ere larrazkeneko gertakari kulturala hor dugu, ondoko egunetan: Zinegin, euskal zinemaz zerbait edo gehiago jakiteko, euskaraz ere dena egiten dela ohartzeko. Urriaren 20tik 23ra, Haritz Barne zinegelan eta ondoan muntatu oihal-etxepean. Lehen bi egunetako egitaraua emanen dugu aste huntan bainan ez ahantz larunbat eta igandeak ere atxiki beharko direla.
Urriaren 20an, osteguna: ANE (20:00). Zuzendaritza:David Pérez Sañudo - 99 minutu, Gasteiz, 2009. "Lide segurtasun zaintzalea da; abiadura handiko treinaren obretan lan egiten du, karriketan protesta sozialak sortzen dituen proiektu batean. Lan egin eta gaua pestan pasatu eta, etxera itzultzen denean, bi lagunendako gosaria prestatzen du. Bainan bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean".
Urriaren 21ean, ostirala: Amikuzeko ikastolak 50 urte (19:00). Zuzendaritza: Arño Ayçaguer, Coline Urkun-Marco, Bittor Thicoipe, Martta Irigoien Arabit, Etxe À¢'€'" 92 minutu, frantsesezko azpitituluekin.
1971-2021. Berriki Amikuzeko ikastolak 50 urte bete ditu. Karia hortara ikasle ohi batzuek egungo eta atzoko irakasle, langile eta buraso batzu galdezkatu dituzte haien garaiko testuinguruaz, gogoetez, eztabaidez, lorpenez eta huts egiteez bizipenak emaiteko. Lekukotasunak bildurik eta elgarri josirik, dokumental horrek Iparraldeko bigarren ikastolaren historiaren deskubritzeko parada emaiten du.
Kontzertuak(22:00) - Mäiru: odisea bat idurikatu behar da, izaki mitiko baten bila... Hamar protagonistek bat egin nahi dute, izaki bakar bat bilakatzeko: Mäiru.
Aktstekno melodikoaz inspiratua da Anize Ameztoi hazpandarra. Erritmo handiko bakarkako kontzertua emanen du burua eta zangoak askatzen dituen musika proposatuz.











