Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Urriaren 13a

Ibardingo krono-eskalada - Euskaraldiaren Herri Batzordea - Bideak proiektua - Arte Martzialak - EHBairen bilkura - Bertsu bazkaria - Pilota

Ibardingo%20krono-eskalada%20-%20Euskaraldiaren%20Herri%20Batzordea%20-%20Bideak%20proiektua%20-%20Arte%20Martzialak%20-%20EHBairen%20bilkura%20-%20Bertsu%20bazkaria%20-%20Pilota

Ibardingo krono-eskalada larunbatean

Urruñako herriak bizikleta lasterketa antolatzen du, herriko plazatik Ibardineraino, urriaren 15ean, larunbatarekin (08:00), 8,3 km 350 metroko desnibela. Guziei idekia: kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak; emazteak eta gizonak; ahalmen urriko pertsonak. Prezioa: 14€. Izen emateak: pb-organisation.com.

Euskaraldiaren Herri Batzordearen deia

Aurten Euskaraldiaren 3. edizioa izanen da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, 15 egun iraunen du. Bigarrena duela bi urte izan zen. Hori dela eta, Urruñako Euskaraldiaren Herri Batzordeak hiritarrak deitzen ditu parte har dezaten. Izena eman nahi baduzu, jo ezazu web orri honetara: www.izenematea/euskaraldia.eus.

Bideak proiektua aitzina!

Urruñako eta Berako Herriko Etxeak elkarrekin lantzen ari dira kultur proiektu hau. Horretarako Bera eta Urruñaren arteko bi bidexka hautatu dituzte: Intzolako bidea eta Mandobidea. Intzolako biderako Berak Asier Gogortza argazkilaria aukeratu du eta Urruñak Odei Barroso bertsulari eta rap kantaria eta Mandobiderako Berak Mikelperizena familia aukeratu du (aita kontrabandista ohia, alaba margolaria eta semea eskulturgilea) eta Urruñak berriz Joseba Aurkenerena idazlea. Proiektua hilaren 28an aurkeztu beharko dute.

Arte Martzialak herrian eta euskaraz

Amets da arte martzialen euskal taldeen sarearen izena, Euskal Herrian luze-zabalean dena. Kurtsoak ematen dituzte Pagolan, Bidaxunen, Donapaleun, Izturitzen, Erandion, Atarrabian, Berriozarren, Altsasun, Etxarri-Aranatzen, Baionan... eta baita Urruñan ere. Beti euskaraz. Zenbait maila bereizten dituzte, badira kurtsoak 1-10 urtekoentzat, 10-14koentzat eta 14tik goikoentzat. Yoseikan Budo edo jatorrizko arte martziala da kurtso hauen oinarria: teknikak, zutik borrokatzeko distantziak, lur gatazka, makila borroka, arma tradizionalak... Harremanetan sartzeko: 07-70-28-06-21 edo kontaktua@ametsyoseikan.eus.

EHBairen kongresurako bilkura

EHBaik azaroaren 26an eginen du bere kongresua. Hori dela eta, herriz herri ari dira bilkurak egiten kongresura eramanen ideiak eta ekarpenak zehazteko. Urruñan, urriaren 20an, ostegunarekin (19:00), eginen da Berttoli elkartean. Bertara joateko gomita luzatzen diete aipatu alderdiaren ideiekin bat egiten duten urruñar guzieri.

Maiatz-en bertsu bazkaria Xaian

Azaroaren 5ean, larunbatarekin eta eguerdiz, Baionako Maiatz literatura elkarteak bertsu bazkaria antolatuko du Pausuko Xaia ostatuan. Gonbidatuak dira zale eta adiskide guziak. Bazkariaren prezioa: 20 euro. Izena-ematea: 06-37-12-06-14.

Mutil bat atxiloturik

Hilaren 5ean, poliziek mutil bat atxilotu zuten Urruñako bere etxean. Ikusten denez, etxe salmentako agentzia zenbaitetan pintaketak egitea leporatzen diote.

Trinketeko pilota partidak

Iparraldeko trinketeko pilota partidetan, amateur mailan jadanik jokatu diren partidetan, urruñarrek honako emaitzak ukan dituzte: Bideondo/Etxegoin (Urruñarrak 1) 40 À¢'€'" Olhagarai/Oxarango (Airetik 1) 14.

Egun arrosa

Hilaren 22an, minbiziaren aurkako sentsibilizazio kanpaina. Berotze jarduera kirol egokituko profesionala den Elorri Etxegoienekin Herriko Etxeko plazan (15:00). Ondotik, Herriko Etxeak eskaini krakada. Zinema-eztabaida Itsas-Mendi zinetokian (20:00), "Ma ma" izeneko filma emanen dute. Film hau Julio Medem euskal zinemagilearen omenaldi hunkigarria da eritasunaren kontra borrokatzen ari diren emazte guzieri eskainia.

Ongi-izate saloia

Hilaren 15etik (larunbata) 16ra (igandea) izanen da zabalik Ongi-izate Saloia izeneko erakustokia Zokoko kiroldegian (09:00-19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3660. zbk

Gure Hitza | 2022/10/13

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016