Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Urriaren 13a
Dolu - Showlidarité - Eskubaloia
Dolu
Azken egoitzara lagundua izan da Maddi Etxart, Poxulu sortua, Lapitzeko etxekoandrea, 93 urte zituen. Bere bizia beti sortetxean emana zuen. Bere alaba eta semearen familiari doluminak.
Showlidarité
Errota beti itzulikatuz doa, nigarren ondotik irria heldu da. Ortziralean, urriaren 14an eta larunbata 15ean, Irriz Ari festibala iraganen da. Bi zirtolari Booder eta Elodie Poux Irisarrin izanen dira, beren ikuskizuna eskaintzeko. Aurten geldituko diren irabaziak"Entre Parenthèses" lagunarteari ordainduak izanen dira. Elkarte hunek laguntzen ditu minbiziaz edo eritasun kronikoez hunkiak diren haurrak eta beren familiak. Txartelak Irisarriko farmazian salgai dira.
Eskubaloia
Aste huntan irisartar taldeek emaitza onak ukan dituzte. Nazional 2 mailan, lehen taldeak partida 24/21 kanpoan irabazi du, L'Union hirian, aurtengo lehen garaipena. Pre-nazional mailan, 2. taldeak 25/19 irabazi du Denguin hirian. Frantziako xapelgoan Atharratze-Irisarri 18 urtez petik taldeak 29/21 irabazi du Castanet hirian. Nesketan pre-nazional mailan, Bruges hirian Kanbo-Irisarrik 25/26 galdu du.
Aste hondarrean 1. taldea pausuan da.Partida guziak Kanbon iraganen dira, Airoski gela hartua izanez. Prenazional mailan, 2. taldeak larunbatean (19:00) Canejan errezebituko du. Igande goizean (10:00) 3. taldea Bordarros-era joanen da.
Neskak pre-nazional mailan, larunbatean (21:00), 1. taldeak Lege Cap Ferret errezebituko du.
Larunbatean (17:00), 2. taldeak Nafarroa 2.ren kontra ariko da. Segi aitzina!











