Han eta Hemen | 2022ko Urriaren 13a
Euskaraldia: "Hitzez egiteko garaia!"
Joan den astean Ipar Euskal Herrian Euskaraldiaren 3. edizioa aurkeztua izan da, "Hitzez egiteko garaia!" lemapean azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraunen du.
Euskaraldiaren helburua da egunerokotasunean euskaraz hitzegitea. Baina horretarako parean duguna euskaraz hitz egiten duen edo ez, jakinean ez izanez, gehienetan erdaraz mintzatzen gira. Usaia hori galdu beharrean, bi astez iraunen duen kanpaina hunek, "Ahobizi" euskaraz mintzo duenak eta "Belarriprest" ulertzen duenak, txapa bat soinean ukanen du. Ahalbidetuko du jendeen arteko harremana normaltasunean euskaraz mintzatzea.
Elkarte, erakunde eta partikularren artean ekimen desberdinak antolatuak izanen dira. Euskal Herri osoan milaka boluntariok herriz-herri gertakariak antolatuko dituzte, euskara zabaltzen lagunduko duen ariketa soziala. Antolaketari dagokionez, euskaraz mintzatuz, herritar berrietara heltzeko xedea du. Herri batzuetan ekitaldiak, mahai inguruak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira.
Izen emaitea maiatzean hasi bada, urriaren 31 arte iraunen du, euskaraldia.eus webgunearen bidez egin daiteke.












