Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Jakintsun handi bat

J-B D

Jakintsun%20handi%20bat

Sasoi huntan banatzen dira Nobel sari famatuak, mundu guzian zernahi aipaldi ukaiten dutenak. Aurten, fisikaren sailean, hiru jakintsun ohoratuak izan dira, hiruek gaitzeko azterketa ba ezin ederkiago akuilatuak atomoen hobeki ezagutzeko mundu berezi hortan. Hiru jakintsun horietarik batto frantsesaizanki, Alain Aspect, berak dionaz errotik kaskoina eta kaskoina izaite horri azkarki atxikia. Agen hirian sortua eta han egona luzaz ikasle, beti harreman asko ba eskualde hortako jende frangorekin. Berenaz xehea eta jendekina, gain-gainetik eskolatua izanikan ere. 75 urte ekainean beteak. Zazpi liburu balios ba plazaratuak, beti bere ikerketa baliosak gogoan. Zernahi hitzaldi ere eginak eskuin eta ezker, gisa hartako gomitak noiznahi ukanik. Iragan asteburuan Hendaian ere omendua izan da jardunaldi berezi baten aitatxi gisa.

Beste bi sariztatuetatik batto ipar-amerikanoa da eta bestea australiarra. Hiruek elgar untsa ezagutzen dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2022/10/13

Annie Ernaux

J-B D

Izen hau ere gogoan hartu behar dugu, literaturaren sailean Nobel saria eskaini baitzaio. Annie Ernaux deitzen da, sortzez Duchesne, eta 82 urte ditu. Duela zonbait denbora solasa hedatu zen aurten sari hori frantses batek ukaiten ahalko zuela eta orobat frantses emazte batek. Eta hala gertatuere da, salbu denen buru sariztatua izan dena ez da batere keinka batez aipatu zituzten heietarik batto. Mende erdi bat ez arras anitz eta anitz idazten duela eta gaitzeko kar aberatsarekin. Usu aipatuz emazteen aldarrikapen bereziak eta bere egun guzietako harat-hunatak.

Normandian sortua, urte asko Bordeleko alde hortan egona.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/10/13

Okinak arrangura

J-B D

Ofiziale frango arrangura dira eta ez guti, lanak dituztela ezin hein batean helduz. Okinak, askok bollander edo labekari ere deitzen dituztenak, izan behar dira gehienik pleini. Gero eta karga gehiago jasan behar dutela. Eta saltzen duten ogia ez sobera kariotu nahi! Han-hemenka aditzen delarik prezioa laster bikoizten ahal litakeela. Hori emendatze handia litake, biziki handia, egun guziz erosi behar den gauza batentzat bestenaz ere. Zer gertatuko ote da ondoko astetan?

Bestalde, ozka on batez kariotu dira ere jateko pastak, irrisa eta iguzki-loretikako olioa. Eta anitzen beldurra hori ez dela orobat hastapen bat baizik, makurrena hain segur ondotik jitekoa dela. Bestalde oraino, arrangura pisua hau ere, lekuka ezantza eskasten hasia da. Petrolioa iraztegi batzuetan langile frango greban jarririk, irabazien emendatzea galdetuz. Ondorioz ez dute aldian honenbeste ezantza baino gehiago saltzen ahal!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/10/13

Gripa

J-B D

Horra berriz jina, urrian baigira alabainan, griparen kontrako xertoaren hartzeko sasoina. Jaz aitzineko urtetan baino jende gutiagok hartu zutena. Deia zabaldua da beraz aurten jendea erneago izan dadien. Zergatik? Iduriz gaitza bortitzagoa litakeela, hala baita segurik Australian eta jadanik polliki agertua den herrialde zonbaitetan. Batzuk erranik ere Australia urrun dela, askoren arrangura hori da, xerto hori zinez beharrezkoaditakeela. Ez dela jazko hura gogoan egon behar bainan aurten irrisku gehiago baditakeela kondutan hartuz.

Horiek hola, nola aspaldian hor dugun izurriteak ere aitzina segitzen duen, lekuka azkartuz ere joan, jakintsun askok diote sobera jendek sobera aise alde bat utzia dutela, funtsezko arrazoinik batere gabe, maska baten ezartzeko usaia eta hori denen kaltetan izan ditakeela. Maska berriz ezarriz aise hobeki litakeela, bai griparen kontra eta bai izurrite deabru horrengatik! Bereziki bistan da anitz jende ibiltzen den tokietan eta toki horiek...

Irakurri segida

3660. zbk

Gure Hitza | 2022/10/13

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016