Orotarik | 2022ko Urriaren 13a
Mintzo: Erdiz bizirik nahi dugu!
Erdiz Bizirik!
"Magnesitas de Navarrak" 2022ko uztailaren 29an Nafarroako Gobernuan Erdizen meategia eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen. Aldi berean, proiektu hau Foru Intereseko eta Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala tramitatzea eskatu du. Modu honetan, berriz ere multinazional hau, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Baztango herritarren borondatearen gainetik proiektu hau inposatzeko saiakera egiten ari da.
"Erdiz Bizirik"-etik behin eta berriz adierazi dugu proiektu honek gure nekazaritza, osasuna, ingurumena, turismo, eta ekonomiarentzat kalte ikaragarriak ekarriko lituzkeela. Behin eta berriz erran dugu multinazional honen helburu bakarra sosa bereganatzea dela, gu lurrik, urik eta bizimodurik gabe uzten gaituzten bitartean. Honengatik beharrezkoa da proiektu hau lehenbailehen geldiaraztea eta errotik moztea.
Gaur hemen Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako eta Ingurugiro Departamentuko ordezkariak daudela baliatuz, proiektu hau ez onartzea eskatzen dugu. Aldi berean argi erran nahi dugu herri honek segituko duela landa eremuak bizirik mantentzearen alde borrokan eta herrien burujabetza defenditzen.
Horretarako karriketara atera eta bai multinazionalei baita hauek babesten duten gobernu eta politikariei ere, Erdiz Bizirik nahi dugula argi jakinaraziko diegu. Helburu honekin herritar guztiak,urriaren 12an Elizondoko plazan bildu gira.
Lurraren Osasuna, Gure Etorkizuna!













