Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2022ko Urriaren 13a
Bilketa ekipamendu berrien abiaraztea - Ikasleen beka
Bilketa ekipamendu berrien abiaraztea
Bilketa puntu berrien ezarpena pixkanaka eginen da, urriaren 10a eta 14a artean. Alde batetik, goi-zutabe berriak jarriko dira bilketa puntu bakoitzean eta bestetik, gurpildun edukiontzi zaharrak kenduko dira. Txapak eskuratu ez dituzteneri Herriko Etxean pasatzea dei egiten diegu sailkatzeko edukiontziak erabili ahal izateko.
Ikasleen beka
Herriko bekak 2020ko ikasturtearen hasieratik emanen zaizkie galdegiten duten ikasle guziei. Ikasleak eskolatzearen egiaztagiria eta Bankuaren Nortasun Agiria aurkeztu beharko ditu Herriko Etxean, urriaren 15a baino lehen.
Bestalde, departamenduko beka arrunta 28 urtetik beherako ikasleei zuzenduta da, 1. mailako estatuko bekaren onuradun eta familiaren bizilekua Pirinio Atlantikoetan dutenentzat.
Informazio gehiagobourses.le64.fr webgunean.










