Euskal diaspora | 2022ko Urriaren 13a

Ilusioa eta elgar ikusteko irrika nagusi Macachingo Euskal Astean

Joseba Etxarri

Ilusioa%20eta%20elgar%20ikusteko%20irrika%20nagusi%20Macachingo%20Euskal%20Astean

MACACHIN, ARGENTINA. Iragan aste eta bereziki asteburu luzean egin da Argentinako La Pampako Macachin herrian 2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. 2021 eta 2022an pandemiagatik bertan behera utzi ondoren, irrika bizia zegoen herrialde osoko euskal komunitatean elgarretaratu, elgarren berri zuzena eta presentziala ukan eta, lotura eta besarkadak berreskuratu eta berriz ere zuzenean partekatzeko. Pandemiak eragin egoerak euskal etxeetan ekarri dituen kalteak oraino ikusteke, Macachinen ikusi dena, gogoa izan da, beharra eta gogoa, euskal komunitatearen baitan bizi den nahikeria azkarra normaltzeko eta koronabirusak kendu eta ahuldu dituen programa eta aktibitateak À¢'€'"biltzeko aukerakÀ¢'€'" gibelera ekartzeko, presentzialtasuna indartuz, nahiz eta horrek, zinez lehengora itzultzeko, denbora hartuko duen. Macachingoa, arras ongi pasatu da, euskal etxeetako partaideen artean eta antolatzaileen aldetik ondorio positibo eta baikorrak atera dira.

HERRIA antolatzaileekin mintzatu da, eta eledun eta koordinatzaile lanetan ibili den 26 urteko Tomas Vicente gazteak adierazi dio orotara Argentinako 55 euskal etxetarik jin dela jendea, eta inguratu direla baita ere Uruguai, Txile, Peru, Kolonbia, Mexiko eta AEB, gehi Euskal Herriko partaide eta gonbidatuak. Iparralde beretik, Hazparneko Joaldunak taldeko 11 presuna ari izan dira, Olentzeroren Lagunak-eko hamar bat eta Euskal Argentinako sei. Bizkaitik 23 kideko Laguntasuna talde barakaldotarraren partaidetza behar da azpimarratu, dantzari eta musikariak; eta Argentina osoko dantzariak. Igandeko bazkari nagusiak 1450 jende bildu zituen. Herri osoa egon da egun hauetan ikurrinez eta bandera argentinarrez betea, karriketako argietan dilindan, nonahi, dendetako erakusleihoetan; izan ere, herriko euskaldunez gain, herria bere osotasunean busti baita Euskal Astearekin. Bisitariak berehala laketu dira eta bozkarioa nabaria zen jendearen bisaietan.

Bereziki gazteenenetan, bisitarien zati adierazgarri bat dantzari gazteak baitziren, batetik emanaldiak eskaintzen eta bestetik, erromeria eta dantzaldietan gainerako taldeetako lagun zahar eta berriekin bildu eta mementu goxoak pasatzen gogor ahalegintzen, eta baita lortzen ere. "Etxean bezala sentiaraztea" zuten antolatzaileek helburua eta ederki asko ardietsi dute. "Elkarrekin, elkarlana eta elkartasuna hitzak À¢'€'"euskaraz emanakÀ¢'€'" uztartu nahi izan ditugu", Tomas Vicenteren erranetan. Argentina pasatzen ari den mementu ekonomiko arras txarrak ez du lagundu, baina gaina hartu diote macachindarrek. Gogoaren indarra, parioa egitearen balioa, ideiak, lana, lankidetza, komunitatea... Hamaika izan dira programako ekitaldiak, herri erdiguneko Euzko Alkartasuna hotel handia eta haren aitzineko plaza, euskal estatua eta plakez josia, egoitzetako bat. Aitzina begiratu diote, eta euskalduneri eta euskal etxeeri baliagarri izan zaie elkarretaratze handi hau. Milesker posible egin duteneri eta heien laguntzaileeri, bildu ziren guztiei... Helburua betea. Zorionak, Macachin!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3660. zbk

Gure Hitza | 2022/10/13

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016