Herriz Herri - Ziburu (L) | 2022ko Urriaren 13a

Garapena gogoan - Odol emaite - Arraildurak

Garapena gogoan

Iragan asteburuko mendi garbiketaren ildo beretik nolazpait, nahiz beste molde batean, beti garapena gogoan gisa guziz, bereziki garapen iraunkorra, horra beste hitzordu bat, aldi huntan larunbatean, urriak 15 (10:00),Errepira aldeko bilgunean. Hasteko han izanen da liburutegi ibiltaria. Irakurketa berezi bat Elise Devin idazlearekin (11:00). Ondotik bai eta arratsaldean, tailer asko gai parrasta bat gogoan.

Odol emaite

Odola beti eskas-eta artategietan, heldu den astean, bi egunez segidan, odola emaiten ahalko da Errepira aldeko bilgunean, tokia aitzinetik segurtatuz usaian bezala. Lehen odol biltzea astelehen goizean (8:00-12:00), bigarrena astearte arratsaldean (15:00-19:00).

Arraildurak

Ziburuko portuan, Ravel kaian Garra jatetxea aterbetzen duen etxea zerratu behar ukan dute eta estaietan bizi zirenek lekuak hustu behar ukan dituzte, lanjerrarengatik, arraildura batzu agerturik murruetan. Espertek galdeturik Herriko Etxeak hartu du gisa hortako erabakia. Zerk nola eginak arraildura horiek, ikerketa bat manatua da eta ondotik eginen dira behar diren obra guziak, agian lehenbailehen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3660. zbk

Gure Hitza | 2022/10/13

Dazkigunak erakatsi

Jean-Louis Harignordoquy

Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.

Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza pasabide bat da, epe baterakoa. Bere azken urteetan, Jean Haritschelhar zenari irri zafla batekin laketzitzaion lagunartean erraitea: "badakiat joan behar dutala, bainan batere ez nuk prisatua". Erakasle ona izana baitzen, euskaltzainburu ohiak mundu hau utzi zuen, erakatsi beharrekoak erranik eta idatzirik.

Gure esku dago dakiguna galtzerat ez uztea. Ororentzat, mundu huntako pasaia atsegingarria, goxoa eta harremanez aberatsa izan dadin, gazteei eman behar diegu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016