Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a
Zaldibarko ezbeharra
Zaldibarko hondakindegian ezbehar larria gertatu zen 2020ko otsailaren 6an: lur litatze handi batek azpiegitura erroitza beheiti eraman zuen, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hondakin azpian ehortziz.
Gertakariaren nondik norakoak eta erantzukizunak argitu nahiz, Ekologistak Martxan taldeak, ErmukoSan Lorentzo auzo elkarteak eta Zaldibar Argitu plataformak Europako Parlamentuari parte eman zioten, beren abokatuaren bidez. Zehazki, erakunde horri galdegin zioten ikertzeko ea Zaldibarko zabortegian Europar Batasuneko legea urratu ote zen hondakinen kudeaketari dagokionez.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi duenaren arabera, Europako Batzordeak bigarren aldiz erran du Jaurlaritzak behar den bezala jokatu zuela litatzea gertatu aitzin eta ondotik ere, ez baitu ingurumenari eta osagarri publikoari buruzko legediaren urraketarik ikusi.
Hala ere, Tapiak oroitarazi du prozesu judiziala zabalik dagoela eta oraino aztertu gabeko hainbat gai gelditzen direla. Ildo horretan, sailburuak jakinarazi du zabortegia kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak 2018ko egonkortasun ikerketa bat isilpean gorde ziola Eusko Jaurlaritzari. Ikerketa honi buruzko txostenak hondakindegian arazoak zeudela erakusten omen zuen.











