Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024ko Apirilaren 04a

Mus - Adin Ederra

Mus%20-%20Adin%20Ederra

Mus

Urte oroz bezala eskola giristinoak mux xapelketa antolatzen du. Heldu den igandean, apirilaren 7an iraganen da, Erregelu gelan, arratsaldez. Izen emaitea (14:00), ondotik jokoen hastea (15:00). Irabazleek 500 euro dauzkate, 250 euro segidakoek, bestalde anitz irabazteko dagoela, mus denboran edari ala goxagailu izan daiteke. Jin gostuan arratsalde on baten iragaitera eta xantza ona guzieri!

Adin Ederra

Herriko Adin Ederrekoak igandean beren biltzar nagusia egin dute, konduak emanik, aurtengo urteari buruz aipamena egin da. Jalgitze, errepasa eta beste, iduriz ez gira beti etxean egon beharrak. Konduek erakutsi dute gaindidura doi batekin badabiltzala.

Segi bide beretik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016