Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Apirilaren 04a
Idazleen Biltzarra - Beti Gazte - Pilota
Idazleen Biltzarra
Pazko biharamunean berrogeita batgarren edizioa ongi pasatu da, usaian bezala jende asko ibili da. Bazen zer ikus, eguerditan "Biltzar saria" Amets Arzalluz idazle, bertsolari eta kazetariak eskuratu du, bai eta Jean Duverdier marrazkilari-ilustratzaileak. Oihalezko lehorretakoek ere jende ukan dute, bai eta mediatekak eta haurrek. Olhain ikastolak azoka denboran arrakasta ukan du, ostatuan bazen beti jende kafe eta bertze hartzeko. Horra aurtengoa pasatu da, umore onean.
Beti Gazte
Apirilaren 13an larunbatez elkarteak bere biltzar nagusia antolatzen du eta ondotik bazkaria, Lur Berri gelan (12:30). Menua: aperitifa, eltzekaria, legatza salsa berde, idikia saltsan, gasna erreximentarekin, krenbul, arno beltza eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa 27€ eta elkarteko karta 8€, denetara 35€. Izena eman behar duzue apirilaren 9a aitzin, deituz Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66 edo Anita 06-28-28-08-24. Erretretatu guziak gomitatuak dira, denek elgarrekin egun goxoa pasatzeko, Tote hor izanen da arratsalde hori airostatzeko, kantu eta dantza batzuekin.
Pilota
Trinketean buruz-buruka: 4. mailan: Errandonea Xan galtzaile 18-40 Senpereren kontra. Union Basque batasunean: umetxoak: Babace Leizagoien - Zabaleta Orhi irabazle 40-35 Goizeko Izarraren kontra. Berasategui Andde - Lafitte Julen galtzaile 21-40 Senpereren kontra.











