Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Apirilaren 04a
Mugalur - Te dantzaldia
Mugalur
Mugalur proiektuaren helburu nagusia mugako esperientziei buruzko hausnarketa sustatzea da, trukaketa espazioak sortuz. Mugaren bi aldeetako biztanleak biltzea eta etorkizuneko lurraldeari buruz gogoetatzea da bere asmoa. Aurten, 9 tailer antolatuak izanen dira, horietako bat apirilaren 11n ortzegunarekin (19:00), Borderline Fabrikan. Aitzinetik izena eman behar da, informazio gehigarriak www.hendaye.fr webgunean. Harremanetan sartzeko: e.casiriain@societecivilepaysbasque.com.
Te dantzaldia
Apirilaren 9an larunbatarekin (15:00), CCAS-aren eskutik, te dantzaldia antolatua izanen da Gaztelu Aretoan. Urririk izanen da baina toki mugatuan! Tokia erreserbatzeko 05-59-48-23-10 telefonora deitu.











