Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Apirilaren 04a

Energia txinatarra

Energia%20txinatarra


Energetika txinatar tradizionalari buruzko azken mintzaldia, Jone Bordato,akupuntore eta shiatsulari hazpandarrak, apirilaren 14an (10:30) Artetxean emanen du. Aldi huntan udari lotzen zaionsuaren energia eta sasoi bakoitzaren arteko trantsizio faseari dagokion lurrarena dira aipatuko. Bakoitzari lotuak zaizkion organo, funtzio fisiologiko eta emozioak aurkeztuko dira. Horra hitzordu horren azalpena: "Helburua 5 elementuen paradigmak eskaintzen duen osasuna eta bizi emozionalari buruzko ulermena ezagutaraztea da: izadiaren eta gizakiaren begiztatze zehatz batean oinarriturik, unibertsalak diren mugimendu energetikoak aipatuz. Maila indibidualean, bakoitzarentzat bere baitako aspektu batzu hobeki ulertzeko aukera izanen da, maila kolektiboan, energetikaren ulermen hunek, hemengo besta ala tradizio batzuekin lotura egiteko aukera emanen du ere bai".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016