Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Apirilaren 04a

Auzoen batzordea

Auzo batzordeen biltzar nagusiak apirilean eginen dira, auzapezak eta hautetsiek egun eta biharko proiektuen puntu baten egiteko, baita auzo bakoitzean planifikatu garapenak eztabaidatzeko ere antolatuak dira. Gai zerrendan, argiteria publikoaren erreformaren luzapena, zirkulazio eta aparkatze aldaketen konklusioak eta auzo guzietan etorriko diren proiektu berriak izanen dira aipagai. Biztanle guziak biltzar nagusi horretara gomitatuak dira, denak hunkitzen dituen gai horiei inguruan solastatzeko. Hona hurrengo hitzorduak:

Apirilaren 5ean: Zokoa-Untxin, Jules Ferry eskola ohian

Apirilaren 8an: Marinela-Zubiburu, Marinela eskolan

Apirilaren 10ean: Oihan Alde-Arrantzalea-Béthanie, Marinela eskolan

Apirilaren 29an: Erreka-Zahar-Sainte-Croix, Béthanie-n

Herriko Etxearekin harremanetan sartzeko: 05-59-47-26-06 edo mairie@mairiedeciboure.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016