Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 04a

Bilintxen Menda

M.V.

Bilintxen%20Menda

Donostiako Udalak 2021ean antolatu zuen lehen aldikoz Bilintxen Menda bertso hamabostaldia eta heldu den apirilaren 19tik maiatzaren 2ra iraganen da bigarren edizioa. Donostiak historikoki bertsogintzan izan duen garrantzia aldarrikatzea, bertsozaleei gozatzeko paradak eskaintzea eta bertsolaritzari buruzko zenbait gogoeta egitea dira ekimenaren helburuak.

Bigarren edizio honen ardatza bertsolari txapelketa izanen da, lau saio preziatzen ahalko dira: hauetako bi pagatuz eta bertze biak urririk.

Lehen saioa apirilaren 19an iraganen da, Imanol Larzabal aretoan. Egun horretan, Euskal Herriko Bertso Txapelketa irabazi duten lau bertsolari elkartuko dira: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio (sartzea: 5€).

Apirilaren 24an, Jon Sarasuak mintzaldia eginen du Ernest Lluch kultur etxean (19:00).

Izenburua: "Ego eta Hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik".

Apirilaren 28an, Antzoki Zaharrean, Bertsolari Txapelketen Antologia Kantatua izeneko mintzaldi musikatua aurkeztuko dute Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutirenmusikaz lagundurik. (sartzea: 5€)

Hamabostaldia bururatzeko, "Gai-jartzailetzaren bilakaera" mahai-ingurua eginen dute, maiatzaren 2an, San Telmo Museoan. Hiru belaunalditako gai-jartzaileek hartuko dute parte: Joxemari Iriondok, Laxaro Azkunek eta Maite Berriozabalek. Xabier Euzkitze izanen da saioaren gidari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/04/04

Gasteizko Mercedes Benz handitzen

M.V.

Gasteizen kokatua den Mercedes Benz lantegia da Euskadiko enpresa handiena. 5.000 lanpostu ditu, nonbait han. Multinazionalak jakinarazi du 1.000 milioi euro inguruko inbestizamendua eginen duela arabar hiriburuko lantegian, 2026tik landa furgoneta elektriko berriak ekoizteko muntadurak handitzeko eta egokitzeko. Orain arte, Mercedes-en lan eremuak 696.000 metro karratu hartzen ditu, baina obrak egin ondoan, 800.000 metro karratu izatera pasatuko da.

Mathias Geisen zuzendariaren arabera, proiektu horrek lantegiaren epe luzerako bideragarritasuna bermatu eta heldu diren urteetarako 5.000 enplegu zuzen segurtatzen ditu.

Lantegia handitzeko lanak 2023an hasi ziren eta 2025erako bukatuak izanen dira, oraingo ustez.

Zuzendariak azpimarratu du joan den urtea sekula izan den emankorrena izan zela, 448.000 furgoneta saldu baitziren, 2022an baino %8 gehiago.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/04/04

Memoria historikoa

M.V.

Zornotzako hilerrian indusketak abiatu zituzten 2023ko abenduan, 1936ko gerlan hildakoen gorpuzkiak aurkitzeko xedez. Lehen fase hartan 54 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik. Joan den astean hasi dute indusketen bigarren fasea. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren arabera, miaketak hasi orduko, 14 lagunen gorpuzkiak aurkitu dituzte. Lehen behaketek adierazten dute gorpuzki hauek herriko Odol Ospitaletik edo zuzenean inguruko gerla fronteetarik eraman gudarien eta milizianoenak direla.

Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria hilerrira joan zen martxoaren 26an, desobiratze lanak segitzeko, harekin batean izan dira Espainiako gerla zibilean desagertutako pertsonen zenbait familia.

Gorpuak lurpetik atera eta identifikatu ahal izateko, Gogora Institutua eskualde horretan desagertu ziren jendeen 35 familiekin harremanetan sartu zen joan den abenduan eta jadanik horietako 17ren DNA lagin lortu ditu.

Gogora Institutuak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/04/04

EAEko hauteskundeak

M.V.

Joan den asteko Herrian EITB Focus inkesta-etxeak hauteskundeei buruz egin iragarpenak ezagutzera eman genituen kronika honetan. Aste bat berantago, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroa izan da aitzin-ikuspenak zabaldu dituena.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak orain egiten balira, EAJk eta EH Bilduk ordezkari kopuru bera erdietsiko lukete, bakoitzak 29 ordezkari. Alabaina, EH Bilduk 8 aulki irabaziko lituzke, jeltzaleek 2 galduko lituzketelarik. PSE-EE litzateke hirugarren indarra, 10 legebiltzarkiderekin. Alderdi Popularrak bere 6 eserlekuak eskuratuko lituzke berriz. Elkarrekin Podemos-Alianza Verde ezkerreko koalizioak apaltze nabarmena jasanen luke, ordezkaririk gabe gelditzeraino. Soziometroaren arabera, Sumar koalizioak ordezkari bat ukan lezake. Vox-ek, ordea, ez luke aulkirik lortuko.

Inkestak azaltzen du ere zein liratekeen lehen bi indarrak eskualde bakoitzean: Araban, EAJk eta EH Bilduk berdinketa eginen lukete, bakoitzak 9 ordezkari eskuratuz....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/04/04

Iruñeko Udalaren aurrekontuak

M.V.

Abenduaren 28an zentsura-mozioak auzapez aldaketa ekarri zuen Iruñeko Udalera. Cristina Ibarrola (UPN) kargutik kendu eta Joseba Asironek hartu zituen hiriko giderrak. Hiru hilabeteren buruan, 2024ko aurrekontuak onartuak izan dira EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin indar politikoen bozei esker. UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute.

265 milioi euroko aurrekontuak dira, aitzinekoak baino %32 gehiago, 2007tik izan diren handienak.

Abenduan lehen aldia izan zen PSNk EH Bilduren hautagai bat sustengatzen zuela auzapez kargurako, eta orain sozialistek lehen aldikoz ahalbidetu dute Asironek proposatu aurrekontuak onartuak izatea, 2015etik 2019ra oposizio sendoa agertu ondoan.

2021ean hitzartu zituzten azkenik aurrekontuak, Navarra Sumako Enrique Mayaren agintaritzapean.

Garbiñe Bueno Ogasun zinegotziak azpimarratu du Iruñeak aurrekontu berriak dituela hiria "blokeatuta" egon ondoan, "gobernatu duten indarrak ez direlako gai izan" kontuak adosteko. "Amaitu dira...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/04/04

Euskal presoak

M.V.

Joan den martxoaren 21ean Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde ETAko presoentzat hirugarren gradua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, Basauriko espetxeko tratamendu batzordeak proposatu bezala. Baina Sarek jakinarazi du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu duela martxoaren 27an erabaki horren kontra. Ondorioz, egun berean preso sartu dituzte berriz Subijana eta Borde, bigarren graduan. Ez da lehen aldia fiskaltzak presondegietako profesionalen eta Eusko Jaurlaritzaren erabakien kontra egiten duela.

Joseba Bordek 65 urte ditu. 200 urteko zigorra ezarri zioten hiru hilketagatik, 30 urteko mugarekin. Sareren arabera, 30 urteko zigor osoa betea izanen du heldu den azaroan.

Juan Carlos Subijanak 59 urte ditu. 2000ko urriaren 22an Maximo Casado espetxe-funtzionarioa hiltzeko informazioa biltzeagatik zigortu zuten. 28 urteko kondena ezarri zioten eta horietarik 23 beteak ditu.

Agiri batean, kritika hau egin du Sarek: "Justizia baten aurrean gaude, kasu...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/04/04

Euskal Herria Batera

M.V.

EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Aberri Egunaren bezperan bildu dira Bilbon egin den Euskal Herria Batera plataformak antolatu ekitaldian. Biltzarrean parte hartu dute ere sindikatu, jendarte eta kultura munduko pertsona ezagunek.

Euskal Herria Batera plataforma 2020an sortu zen Aberri Egunean "Euskadi nazio gisa berresteko, elkarrekin jarduteko eta etorkizunean ospakizun bateratua egiteko" xedez.

Antolatzaileek irakurri duten adierazpenarekin Aberri Egun "bateraturako" deia egin diete alderdiei. Oroitarazi dute euskal jendartea eta ere "nazio sentitzeko moduak" anitz aldatu direla. Ondorioz, nazio kontzeptuari buruzko "atxikimendua berritzearen, egokitzearen, gaztetzearen eta zabaltzearen" aldeko apustua egin dute.

...

Irakurri segida

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016