Orotarik | 2024ko Apirilaren 04a

Artekia, almea eta azpia: denak xingar?

Xarles Videgain

Xingar eta arroltze, euskara ongi ez dakienak ere entzun duke eta zer erran nahi duen ere ulertzen. Duela guti gure ohiko gizartean hori zen laborari etxe anitzetan eskaintzen zen otordua.

Galdegin didate lagunek ea xingarra zer ote den zuzen. Xingarra Iparralde osoan ezagutzen den hitza da, haatik zubereraz xinkhor deitzen da. Hegoaldean xingarra ez da hain ezagutua, han bakon eta hirugiharra da aipatzen. Gaskoiez ere la chingarre hitza erabiltzen da. Xingar hitz zaharra da, latinetik heldu ez dena, beraz aitzin euskarazkoa.

Xingarra urdekia da baina zuzen zoin parte da? Ezen bada espalda, azpia edo urde-azpikoa, bularraldea, artekia, tripapekoa, almea? Horren xerkatzen arin nintzela, Izturitzeko Laharrako etxeko jaun zenak argitu ninduen. Galdegin niolarik xingarra zer den hauxe erran zidan: "Ha! zer sasoinetan den!" Uste dut hiztegiek erraten ez dutena aski ongi adierazi zuela Jean-Baptiste Garay jaunak. Erran nahi zuen zer sasoinetan gauden eta zer jaten dugun ikusi behar dela ororen buru.

Alabaina, sasoina konta da, urdea hiltzen zelarik, ahalaz neguko egun hotz batez, urdetik jaten zena mailakatzen zen, erran nahi dut bazirela janari hautak, noiznahi jaten ez zirenak eta berriz janari arruntagoak egun oroz jan zitezkeenak. Xingarra bietarik ari da.

Arrunta den xingarra bularren partean dago. Artekia deitzen da gehienik edota almea, tripapeko, hanpeta, mendreska. Karratua izaten da lauki baten itxura hartuz edo biribil izan daiteke. Hemengo frantsesez, "poitrine" eta "poitrine roulée" deitzen da edo "ventrèche". Lehengo denboretan, hura zen egun anitzetan jaten zena. Mehe baino gizen gehiago badu eta Hegoaldean hirugihar deitzen da, hiru zerrenda gorri eta mehe dituelakoan.

Artekiaz kanpo jiten da gero sorbalda, bestela erranik, aitzineko pata ala zangoa urdean. Ez da batere gaiztoa.

Baina gero, hoberena dela kontsideratzen da, jiten da azpia, urdai azpikoa, hots gibeleko zangoa. Zuberotarrez janbu deitzen da, frantsesez jambon, hots "jambe" edo "patte" delakoa. Gorri edo mehe gehiago badu eta gizen guti kailuaren edo kotañoaren inguruan. Lehen bederen, etxean azpia ez zen berehala jaten. Uzten zen gaziturik urte batez zahartzen eta frankotan urdea hil ondoko urteko Pazkoko pestak ospatzen ziren azpia janez, garizuma igan ondoan. Osaba batek behin ostatura eraman ninduelarik goizeko askaria hartzera, xingar eta arroltze janen genuela erran zuen. Xingarra baina trantxa gero! Erran nahi zuen: azpia eta ez artekia!

Erranen didazu hiru gauza bederen aipatu ditudala: artekia, sorbalda eta azpia? Eta xingarra nun da beraz? Egia errateko, hiruak xingar dira, artekia xingarra da, sorbalda ere bai eta azpia xingar. Itzultzekotan erran nezake xingarra delako lard dela. Beraz xingarra nahi baldin badut dastatu, hobe kasu egitea eta nahi dudan xingarra hautatuko dut ene gustuaren eta ene moltsaren arabera. Non ez naizen gomitatua.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/04/04

San Frantses kolegioan dela 100 urte

San%20Frantses%20kolegioan%20dela%20100%20urte

Apirilaren 14an ospatuko da Uztaritzeko San Frantses kolegioan dela 100 urte semenario ttipiaren lehen harriaren pausatzea.

Meza Jean Michel Barnetche burubatzar izanen delarik (10:00), kolegioko gazte eta Uztaritzeko parropien parte hartzearekin.

Ondotik zintzur bustitzea. Nahi dutenek hor berean bazkaltzen ahalko dute berek ekarri jatekoarekin. Karia hortarat kolegioa bisitatzen ahalko da.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/04

62,3° C

EPELONDO

Bazterrak berotzen ari direla ukatzen dutenak ere hasiak dira eguzkiaren erasoen ondorioak sufritzen. Rio de Janeiron adibidez, urte hastapen honetan marka berri bat lortu dute tenperaturek. Bai, ongi leitu duzue, 62,3° jasan dituzte itsasora ernatu diren Brasilgo hiri erraldoi horretako biztanleek. Pentsa hemenMiarritzen, 42,9° egin zituen 2022ko ekainaren 18 hartaz: hiltzear geunden, menturaz hilen ginen, ahoak zabalik eta egartsu, beharrezko brullarta altxatu ez izan balitz, ingurak oren erdi baten buruan erabat freskatuz. Bizkaiko golkoan ongi kabitzen gara hondarrean: iraun beza!

Brasilen, jendetza pobreenek dituzte, bistan dena, tenperatura punta zorrotz horiek patitzen, ez dutelako aire kondizionatu edo klimatizazio sistemarik eskura. Ura, halaber, eskasten zaie auzune txiroenetan errotzen direlako. Bizkitartean, herrialde horren hegoaldean euriak ari dira jaits ahala, El Niño fenomenoaren indarrarengatik, Txilen eta Argentinan animaleko suak pizten diren artean....

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/04

Askatasunaren erroak

Xopolotarra

Askatasunaren erroak (L'enracinement) testua eta Simone Weilen obra ulertzeko zenbait ohar.

Simone Weil (1909-1943) denentzako filosofoa da. Baina otoi, lehenik eta behin, ez nahas Simone Veil pastoral batean omendu ministro ohiarekin!

Simone Weilen pentsamendua, ez da konplikatua baina arreta, pazientzia eta esfortzua eskatzen ditu. Izan ere, Askatasunaren erroak irakurtzea lana da, ez da alabaina aisialdiko eleberri bat bezala hondartzan irakurtzen. Egia erraiteko, ohar honek edozein filosofia testurako balio du.

Lehenik, hona zenbait ohar orokor Askatasunaren erroak konprenitzen lagundu beharko gintuzketenak:

Nahiz errealitate guziari interesatzen den, Simone Weilek ez du sistema filosofiko oso eta behin betikorik proposatzen. Aldiz, proposatzen du moral unibertsala, egiaren bilaketaren pasioa, eta ekintza justura zuzenduriko pentsamendu zorrotza. Horregatik ekintza edo akzioaren filosofian sailka dezakegu.

Moralari...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/04

Udaberriko agiantzak

G.S.

Itxaropena

Elgarren konfiantza

Kimu berria


Negutik landa

Desiratuz zueri

Bake-zoria

Bihotz otoitzez

Israel Palestina

Eta Ukraina

Armak isildu

Ortzirale Sainduak

Aski iraun du


Zuekin gaude

Nigarrak eta miñak

Eztitu nahiz


Zuen sukaldean

Orai lora dadila

Bake-lilia

Alegrantziaz

Etxean kantuz ariz

Bake-xoria

Berriz pizteko

Aurpegietan sarri

Haurren irria

Otoi Jaun ona

Laster igor-zozute

Bake-argia

Dezagun entzun

Herri guziek zuekin

Bazko-ezkila

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/04

Korrika Ttiki Azkainen

Azkaingo Santa Maria eskola

Korrika%20Ttiki%20Azkainen

Martxoaren 11n, astelehenarekin Azkaingo hiru eskolak, 380 haur inguru, bildu dira Azkaingo karriketan "Harro herri" leloa kantatuz, 23. Korrika ospatzeko.

Kilometro bat iraun du, lekukoa haurren eskuetan, AEK-ko autoa animazioan.

Herriko plazan arratsaldea bukatu da, krakada baten inguruan, lehentasuna euskarari emanez:

"Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra da! Ikasi, zaindu, garatu nahi dugu. Korrika besta hori da. Eskolatik plazara bultza dezagun euskara, harrotasunean!".

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/04

Prentsa argazkilari batek bere ofizioa kontatzen...

Piarres Larzabal Kolegioa

Prentsa%20argazkilari%20batek%20bere%20ofizioa%20kontatzen...

Martxoaren 6an asteartez, gure kolegioko hirugarreneko ikasleek bisita berezia ukan dute prentsa astearen karietara: Daniel Velez.

Gaur erretretan, Daniel Velezek bere karreraren parte gehiena prentsan iragan du, Euskal Herriko eta bereziki Ipar Euskal Herriko gertakari garrantzitsuenak argazkitan hartuz. Besteak beste, Ipar Euskal Herriko lehen ikastolaren argazki famatua hari zor diogu, Arrangoitzen 1969an hartua.

Harekin hirugarreneko ikasleen aitzinean, harri batez bi txori tirokatu ditugu. Zazpi argazki esanguratsuren sorta baten bidez Euskal Herriko historia politikoa kontatu, frankismoaren azken urteetatik gaur arte, argazki bakoitzaz baliatuz aldi oro prentsa argazkilari baten ofizioaren aspektu bat azalduz. Joseba Elosegiren ekintzatik ETAren desarmatze egunera, Monbar hotelean GALen atentatutik edota Bokalen Iparretarrakeko militanteen atxilotzetik pasatuz, ibilbide osoa pasioz eta anekdota ugariz Daniel Velezek kontatua.

Zer hobe lekukotasun bizi bat...

Irakurri segida

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016