Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Apirilaren 04a

Xingar feria - Herriko Etxearen aplikazio berria

Xingar%20feria%20-%20Herriko%20Etxearen%20aplikazio%20berria

Xingar feria

Apirilaren 4an ostegun huntan hasi da, xingar lehiaketarekin, igande arte iraunen duena. Xingarrak hiru kriterioren arabera epaitzen dira: mozketa, xukatzeko denbora eta usaina. Bestalde ferian, Roland-Barthes zelaigunean 18 xingar ekoizleren eta 20 bat etxaldetako edota artisautzako produktuak atzemanen dira: gasnak, ahate kontserbak, eztia, euskal tarta, ardi-esne izozkiak... momentuan gozatzeko edo etxera eramaiteko (9:30-20:00).

Herriko Etxearen aplikazio berria

"Bayonne ma ville" deitu aplikazioa Herriko Etxeak plantan jarri du, eskuko telefonoetan kargatzen dena. 20.000 euro kosta da. Informazio desberdinak jakiteaz gain, espazio publikoan gertakari edota andeatzeak baldin badira zuzenean seinalatzen ahalko dira. Horri esker, gertakaria laster lokalizatua da, zerbitzu teknikoek arazoa laster konpontzea ahalbidetzen du. Aplikazioa mementoan frantsesez da, laster euskaraz izanen dela errana izan da.

Baionan Kantuz-en 27. urtebetetzea

Baionan Kantuz-en urtebetetze kari, Baionako ikastolek, Lauga gelan, apirilaren 27an zikiroa antolatzen dute (13:00). Izenak apirilaren 18a aitzin eman behar dira, Baiona-Kantuz.eus gunetik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016