Ba ote dakixu? | 2024ko Apirilaren 04a

Lenin (À‚'¼)

Gilen Bacho

Lenin%20(A)

Duela ehun urte, 1924ko urtarrilaren 22an, pausatu zen Lenin. Pertsona gutik hain influentzia handia ukan dute munduko historian. Lenin arte, komunismoa teoria bat egon zen (marxismoa), eta hark zuen "errusiar iraultza handia" gidatu eta gauzatu, lehen erregimen komunista eraiki, esperantza izigarri handia piztuz Europa osoan.

Noblezia ttipiko haurra

1870an, Lenin, bere egiazko izenaz Vladimir Ulianov, familiak "Volodia" deitzen zuena, Simbirsk-en sortu zen, notable ttipi familia batean, Volga ibaiaren bazterrean. Bi anai-arreba handi bazituen, Anna (1864an sortua) eta Aleksandr (1866an sortua) eta hiru anai-arreba ttipi (Olga, 1871koa, Dmitri, 1874koa eta Maria, 1878koa). Bere aita, Ilia, lur jabea zen eta noblezia titulu bat lortu zuen Tsarraren zerbitzurako, bere lurraldean edukazio orokorreko ikuskari izanez eta eskola anitz sortuz, aitzinamendu eder bat askatua izan zen jopu baten semetxia batentzat. Ulianov haurrak jada noblezia ttipikoak ziren beren amaren (Maria Aleksandrovna) aldeko aitatxiri esker, medikua zena eta San Petersburgoko Mediku Akademian sartu zena. Orduan Vladimir Ulianov (Lenin deituko duguna) ez zen "populuko" haur bat. Halere bere ikasgelakide guziak, edo kasik, bera baino aberatsagoak ziren baina klaseko ikasle hoberena zen (horri buruz, propagandak ez zuen gezurrik erran). Bere 15 urteraino, haurtasun urosa bizi izan zuen baina tragediak helduko ziren.

Gaztetasun tragikoa

1886ko urtarrilean, bere aita supituki hil zen, 54 urtetan. Familiaren finantzak apaldu ziren. Halere, Annak eta Aleksandrek haien estudioak San Petersburgon segitu ahal zituzten familiako lur-jabetzaren diru-sartzeeri esker. Baina, urte bat berantago, tragedia berri bat, traumatismo bat egonen zena Leninentzat bere bizi osoan, gertatu zen. Aleksandr anaia, San Petersburgoko (Errusiako hiriburua denbora horretan) unibertsitate munduan, tsarraren kontrako taldeetan engaiatu zen. 1887an arrastatua izan zen. Tsarraren kontrako konplot batean engaiatua izateaz akusatua izan zen. Auzian, Aleksandrek bere parte hartzea, konplot horretan, harroki errebindikatu zuen eta heriotzara kondenatua izan zen. Maiatzaren 20an, 20 urterekin, Aleksandr urkatua izan zen. Leninek aita etaanaietarik bat urte batez galdu zituen. Aitak intelektual aura handia bazuen eta ezin ustelduzkoa zela zuen fama. Horrek jelosia asko sortu zuen Simbirskeko "gizarte onean". Orduan, Aleksandren kondenarekin, Ulianov familia ostrazismoz baztertua izan zen. Olgak, Leninen arreba maiteenak, ikasle distiratsua zenak, ostrazismo horretaz sufritu zuen bere estudioetan eta, beste tragedia bat Ulianov familiarentzat, tifusagatik hil zen, 20 urterekin soilik. Lenin gazteak drama handiak bizi izan zituen, egiazko lagunik ukan gabe eta ostrazismoz bazterturik. 1887ko urrian, estudiante manifestazio bukaera batean arrastatua izan zen Kazan-en, beste anitzekin, baina bera bakarrik kanporatua izan zen unibertsitatetik. Zorionez, amaren sostengua bazuen. Familiaren jabetza kudeatzea eskatu zion. Baserrialdea deskubritu zuen, sustut bere ekonomia (bere lehen liburua, 1893an argitaratua, gai horri buruz zen) baina gehiago liburuetan landan baino. Denbora bazuen ibiltzeko, igeri egiteko, ihiztatzeko eta sustut irakurtzeko. Liburu bat partikularki, bere anaia Aleksandrek biziki maitatu zuena, Tchernychevski iraultzailearen liburua, "Zer egin?" deitua zena. Bigarren aldikoz irakurri zuen baina aldi honetan egiazko interes batekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016