Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Apirilaren 04a

Eskubaloia - Mus

Eskubaloia%20-%20Mus

Eskubaloia

Bakarrik, erregional mailan, nesketan, hemezortzi urtez petiko lehen taldeak irabazi du Tyrosse-ri, 45-22. Komiteen artekoen, Frantziako xapelgoa zuten, Nousty herrian, 15 urtez petiko neskek. "Komite 64"-ko partida guziak irabazi dituzte eta ederki kalifikatu dira, Orléans-era joaiteko finalen jokatzera. Irisarritik 3 neska baziren selekzionatuak, Manon Laforest, Kleina Oxandabaratz eta Emilie Mugica. Denak ederki jokatu dira, biba horieri eta bertzeeri ere!

Heldu den larunbateko partidak - Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak Olorone errezebituko du (19:00). Frantziako xapelgoan, hemezortzi urtez petiko taldea Bègles-era joanen da (19:00). Nesketan, lehen taldea joanen da Ossau taldearen kontra jokatzera (20:00). Bigarren taldea joanen da Nafarroara (20:15).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petiko lehen taldea Baionara joanen da (18:15).

Musa

Irisarritik 2 talde Pazko astelehenez Lasan Frantziako xapelgoan arizan dira. Mikel Minhondo eta Xantxo Hauscarriague lehen mailako final-zortzirenak arte joan dira. Béatrice eta Patrick Legartok galdu dute, final-laurdenetan, bigarren mailan. Biba bi pare horieri, lehiaketa ederra egin baitute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3732. zbk

Gure Hitza | 2024/04/04

Garaziko euskara

Jean-Louis Harignordoquy

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus hizkuntzalari gaztea. Gipuzkoar hunen mintzoa ez da arrotza Irulegiko Irratiaren entzuleendako. Astelehen goizetan, eskualdez eskualde, euskararen egoerari buruzko bere ikusmoldea emaiten duelako. Bera Bergarakoa izanik ere, iparraldeko euskalkiez hainbertzetaraino interesatzen da, nun unibertsitate mailako ikerlan sakona egin baitu. Urte multxo batez herriz herri ibili da Garaziko euskara hobekienik erabiltzen duten jendeekin solastatzen eta heien mintzaira aztertzen. Toka eta nokarekin batean,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016