Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Martxoaren 28a

Heriotze- Sortze - Pazko - Ikusgarria

Heriotze-%20Sortze%20-%20Pazko%20-%20Ikusgarria

Heriotze

Leizparze Iribarreneko Josephine Haristoy (Falxa sortua) 96 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Doluminak Marcel, Annie, Georgette eta Panpi seme-alaberi eta familia guziari.

Egoitza Etzaunaldeko bidean zuen Stephen Michael Lloyd Eskoziakoa (Glasgow-n sortua) 68 urtetan zendu da, bulta txar bat ukanik, plaza nagusian zelarik. Sokorritzaileak fite etorri dira bainan berantegi zen, ez dute salbatu ahal ukan. Bazen hamar bat urte Baigorrin bizi zela bere andrearekin.

Sortze

Goresmenak Kattalin Sainte Marie eta Ximun Bergouignan-i. Ongi etorria egin dakote heien lehen haurrari. Mara deitu duten alaba ttipia.

Pazko

Huna hemen Aste Saindu eta Pazkoko elizkizunen tenoreak, Artzain Onaren parropian:

Ortzegun sainduz, zeremoniak Larrazkena erretreta etxean (11:00) eta Bankan (19:00).

Ortzirale sainduz, kofesioak eta Pasionea (19:00) Irulegin.

Ibiakoitz sainduz, Pazkoko beila Urepelen (19:00).

Pazko igandez, mezak Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).

Ikusgarri

Baigorriko ikastolak antolaturik, Pantzo Hirigarai-ek “Pantzo man show” bakarrizketa proposatuko du Bil Etxea gelan, ibiakoitz huntan (20:30). Huna antolatzaileek emanaldia nola presentatzen duten:

“Pantzo Hirigaraik Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai desberdin frango jorratzen ditu, bere maneran, nahas mahas, Euskaltzaina eta euskaldun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkari antolaketa, Covid-aren eragina abertzaletasunean, emigrante edo etorkinak Baigorrin… Bainan fantesiazko beste aipamen batzu ere proposatzen dauzkigu, hala nola oren aldaketa, irratilariaren sufrikarioak, lehengo eta oraiko gazteen jokamoldeak amodio konduetan, Miss Euskadi eta beste... Oren bat eta laurden umore on!”

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016