Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Martxoaren 28a
Buxeta orientazioa - Helbideratzea - Tailer numerikoak - Asiako lozerrak
Buxeta orientazioa
Iazko abenduan, herriko kontseilua bildu zen 2024ko buxeta orientazioa eztabaidatzeko. Aurten, martxoaren 20an egin da herriko kontseilua, gai-zerrendako aurrekontu-orientabideei buruzko eztabaidekin. Hainbat gai tratatuak izan dira, besteak beste funtzionamendu karguak, engaiamendu eta gauzatze tasa, egunerokoaren hobetzea, ekintza sozialak, iraunkortasuna eta ekintza kulturala baita elebiduna ere.
Helbideratzea
10-15 urtero bezala, doblatuak diren bide batzuen izen eta zenbakiak eguneratuak izanen dira, Euskal Elkargoak bultzaturik. Etxebizitza guziak ez dira hunkituak izanen. Pertsona batzuk gutuna etxean errezibituko dute. Informazio gehigarrien ukaiteko, deitu 05-59-47-26-06.
Tailer numerikoak
La Fibre 64 eta herriko CCAS-ak antolaturik, numerikoaren mundua hobeki ezagutu nahi duten pertsonentzat tailerrak antolatuak dira. Hurrengo hitzorduak hauek dira: erabilera anitzeko gelan, martxoaren 29an ostiralez eta apirilaren 4an ostegunez. Herriko Etxeko kontseilu gelan aldiz, apirilaren 12an ostiralez. Tailer horiek urririk dira, parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da CCAS-a deituz: 05-59-47-92-87. Informazio gehigarriak mairie-ciboure.fr webgunean.
Asiako lozerrak
Herriak Asiako lozerren kontrako harrapagailuen kanpaina martxan eman du. Harrapagailuak merkatuan banatuak izan ziren. Habi bat etxean ikusten bada, galdegina da Herriko Etxea deitzea 05-59-47-26-06. Habiaren suntsitzeaz okupatuko da eta fresak beregan hartuko ditu. Informazio guziak mairie-ciboure.fr webgunean.