Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Ekainaren 06a
Kantaldi ederra
Maiatzaren 26an, Ortzaiztarrak taldeak, Intza Daguerrek gidaturik, eta Aldudeko ibarreko Lauburu taldeak, Mikel Erramouspek gitarrarekin lagundurik, kantaldi xoragarria eskaini zaukuten elizan. Zortzina kantu eman zauzkiguten eta bururatzean kantu pare bat elgarrekin, ondotik denek ematen ginuela "Urepeleko artzaina" kantu enblematikoa. Ez bazen ere publikoa kopuru handian bildua, laurogoi eta ehun jenderen artean halere, jakinez gainera bazirela pilota partidak plazan, denak atseginez bete gira. Kantariek berek aitortu daukute plazer handia hartu dutela, elizak eskaintzen duen akustika arraroa baita. Bai, zinez, kalitate handiko kantaldia izan da. Ondotik, Otxaldetarrak elkarteak kantariak gonbidatu ditu hurrupaldi baten egitera eta ahamen baten jatera, Artetxea gelan. Gure arteko solasak aitzina segitzeko eta bertze kantu batzuk ere emateko, "Bidarraitarraren kantua", "Bidarraiko euria" eta bertze.











