Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Martxoaren 28a

“Spect’Acteurs” - Ikusgarria - Erakusketa

a€œSpecta€™Acteursa€%20-%20Ikusgarria%20-%20Erakusketa

“Spect’Acteurs”

Martxoaren 30ean larunbatarekin (10:00), buraso eta haurrentzat antzerki tailerra antolatua izanen da. Ikusi eta sentitu, imitatzeko eta jostatzeko, haurren plazera partekatzeko modua da. 15 urtetik gorakoei zuzendua da eta Mendi Zolan gelan iraganen da.

Ikusgarria


Martxoaren 30ean larunbatarekin (17:00), Tor Magoaren “Amarru” ikusgarria Gaztelu Aretoan izanen da. Ikusgarri parte hartzaile huntan, magia izanen da gai nagusia eta truko batzuk emanak izanen dira. Familiako euskarazko ikusgarria izanen da, ikastolak antolaturik. Tokiak mugatuak izanen dira. Informazio gehigarrien ukaiteko www.hendaye.fr webgunera joan. Bestenaz, ikastolarekin harremanetan sartzeko: 05-59-48-09-60 ala hendaia.gure-ikastola@orange.fr.

Erakusketa

Martxoaren 20tik apirilaren 4a arte, Begirada Artistikoen erakusketa Mendi Zolan kulturgunean ikusteko parada izanen da. Haurrek mitologiari buruz egiten dituzten interpretazioak ezagutzeko aukera paregabea da. Irakasle, animatzaile, laguntzaile eta haurrek lan handia egin dute mitoei buruzko duten ikuspegi artistikoak erakusteko. Erakusketa asteazkenetik larunbatera zabalik izanen da (10:00-13:00/15:00-19:00). Sartzea urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3741. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo “Harro Herri” leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016