Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 16a

2025ean aldatuko dena

2025ean%20aldatuko%20dena

Urte berriaren etorrerarekin batera, aurten hainbat berrikuntza izanen dira biziko alor desberdinetan. Huna beraz iragarria izan denez, urte berri honetan aldatuko dena:

Osasuna

Haurren osagarri liburuxka aldatuko dela aipatua izan da. Urtarrilaren 1etik aitzina, batez ere pantailen erabilerari buruzko prebentzio-aholkuak izanen dira. Beharrezkoak diren 20 azterketen segipenaren xehetasunak atzemanen dira, neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko aukera ematen dutenak. Horrez gain, nerabeak zaintzeko aholkuak emanen dira, besteak beste osasun mentalari buruz.

Bestalde, babes intimoen etiketak argiagoak izanen dira. Babes intimoen gainestalkiek (tanpoiak, zapi higienikoak, "cup"-ak, eta abar) informazio zehatza agertu beharko dute, osaerari, erabilerari eta hartu beharreko neurriei buruz, 2023ko abenduan argitaratu dekretu baten arabera. Aldaketa horren bidez, kontsumitzaileak hobeki informatzea da helburua, gardentasun osoz. Ekoizleek 2024 urte bukaera arte zuten fabrikatu produktuen erreserbak saltzeko, araudi berria indarrean sartu aitzin.

Elkartasuna

Hurbileko laguntzailearen eguneko laguntzaren (AJPA) kalte-ordain iraupena berritua izan daiteke, hurbileko laguntzaile batek hainbat pertsona laguntzen baditu bere bizian zehar. Lagundu duen pertsona bakoitzeko 66 eguneko kalte-ordaina errezibitzen ahalko du, bizi oso batean zehar gehienez 264 egunera mugatzen dena.

Bestalde, baliogabetasun-pentsioen gutieneko zenbatekoa berriz baloratu da. Izan ere, %2,2ko balio gehiagotzea ukan du, hau da, 2024ko urtarrilean 328,07 eurokoa zenean 2025eko urtarrilean 335,29 eurokoa izan da.

Inguramena

Haurrak errezibitzen dituzten estrukturek plastikozko ontziak ez dituzte gehiago erabiltzen ahalko janariaren egosteko, berotzeko eta zerbitzatzeko. 2.000 biztanle edo gehiagoko herrietako eskolak, haurtzaindegiak eta mediku-establezimenduak dira hunkituak.

Bestalde, sute arriskua duten oihan eremuen ondoan kokatu ondasun higiezinen jabeek erosleei edo alokatzaileei jakinarazi beharko diete beren lurren sasiak garbitu behar dituztela.

Etxebizitza

"MaPrimeRénov" deitu berritze saria garatuko da 2025ean, dekretu bidez definitu arau berrietara egokitzeko. Besteak beste, etxebizitza bakarreko jabeek 2025 urte bukaera arte segitu ahal ukanen dute jestu bidezko ibilbidea, baita "F" eta "G" sailkatuak diren etxebizitzentzat ere. Egurrezko edo biomasazko ekipamenduak instalatzeko laguntzak batez beste %30ez murriztu dira.

Etxeen salerospena

Frantziako familien salerospen merkatua doi bat berpiztea espero da. Bi urtez prezioak jautsi ondoren, baita hipoteka tasaren ttipitzearekin, %3 ingurura iritsi daiteke. Bilakaera hori finantzaketa-baldintzak hobetu direlako eta interesik gabeko maileguak gehiago eskuratzearen ondorioz pentsatua izan da. Horrek eskaria bultzatu eta familien salerospen merkatuko prezioak egonkortu ditzake, zuzenketa epe baten ondoren.

Elektrizitate kontsumoa

Otsailaren lehenetik aitzina, kontsumo apaleko orenetako elektrizitate kontsumoa aldatuko da, energia-ekoizpenean eta kontsumoan izandako urtaroko aldaketei egokitzeko. Kontsumitzaileen bi herenentzat,25 zentimotik 22 zentimora murriztuko da, hau da, %14 gutiago. Egokitzapen horren helburua energia-baliabideen erabilera optimizatzea eta herri osoan energia-eraginkortasuna sustatzea da.

Ekonomia

Etxebizitzaren laguntza pertsonalaren (APL) kalkuluak berriz baloratuko dira, bai eta aurrezki etxebizitza planarena (PEL), familia-prestazioen diru sarreren mugarena eta alarguntza laguntzarena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Azalekoa | 2025/01/16

Bakarrik fiteago... Elgarrekin urrunago!

A.E.

Bakarrik%20fiteago...%20Elgarrekin%20urrunago!

MiaKoop Angelun kokatzen den epizeria da. Herritarrek sorturik eta kooperatiba ikuspegiarekin, tokiko eta kalitatezko produktuak prezio eskuragarrietan kontsumitzea ahalbidetzen du. Kudeaketa horizontal eta auto-gestionatuan oinarritzen da. Gehiago ikasteko, Amandine Llopet kooperatibako kidearekin bildu gira.

Ideiaren abiatzea

Proiektua duela urte bat abiatu zen, lagun talde batek bultzaturik. Hasieran zortzi bat pertsona ziren, eta emeki emeki kopurua handituz joan da. Epizeria estrukturatzen, imajinatzen eta sortzen aritu dira, inguruan egiten zena begiratuz. Jean-Claude Richard, Frantziako 93 departamenduan muntatu diren 3 kooperatibaren sortzailea etorrarazi dute. Gizon hunek, kooperatiba libreak sustatzen ditu, hau da buruzagirik gabeko estrukturak eta araurik gabekoak. Jean-Claude Richard-ekin hizketaturik, konbentzituak izan dira sistema hori plantan eman behar zutela.

Taldeak urte bat pasa du lokalaren atzematen, Miarritze aldean lokalak izigarri garestiak baitira.

Epizeria ideki, proiektua hazten hasi

Azkenean, lokala Angelun atzeman dute, 115 Espainiako etorbidean, Parmeko ZAC gunean. Ofizialki epizeria abendu erditsuan ideki da, nahiz hilabete batez 20-30 bat pertsona prozedurak eta funtzionamendua pikoan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016