Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Dolu - Herriarena lehiaketa - Kintondare - Muga gainetik - Dantzaldi

Kintondare mugaz gaindiko europar proiektuaren estreinaldia
Kintondare%20mugaz%20gaindiko%20europar%20proiektuaren%20estreinaldia

Dolu

"Zaharrer Segi" ere dolutan. Lehenik pilotari eta gero trebatzaile gisa, gure pilota elkartea hainbeste urtez zerbitzatu zuen Alexandre Iputcha arrosatarra Baigorriko "Larrazkena" erretreta etxean zendu da 97 urtetan. Gure doluminak Bernadette, Annie, Christine, Peio bere seme alaberi eta familia guziari.

Oroit gira Alexandre beste lagun zonbaitekin omendua izan zela joan den uda hondarrean, Zaharrer Segiren 100 urteen karietara.

Herriarena lehiaketa

"Herriarena" pilota lehiaketako finalak joan den igandean jokatu dira. Emaitzak:

- B taldea:Olçomendy-Luro 40/ Ziarrusta-Harotzarene 36.

- A taldea: Maxime Etcheverry-Ducassou40/Bielle -Orhategaray 24.

Kintondare

"Kintondare", mugaz gaindiko Europar proiektuen estreinaldia egin dute, Esnazuko Castro bentan. Xede huntan parte hartzen dute Baigorri, Banka, Urepele, Zubiri eta Eugiko herriek, ibarreko mendi sindikatuak, Esteribarko udalak eta Euskal Elkargoko mugaz gaindiko lankidetzak, Departamendua eta Akitaniaren partaidetzarekin.

Zer da "Kintondare"-ren funtsa? Ospakizunean erran denez, "etorkizunari buruz duten ikuspegi partekatua, kultura, historia eta hizkuntza mailan, gure ondarearen kudeatzen lagunduz!".

Besteak beste, gure Baigorriko herriari dagokionez, bi xede nagusi presentatu dira:

- Lehengo zerga etxea langile sasoilarien bizitegi gisa egokitzea.

- Herriko ondare inbentarioa segitzea, gure historia egiten duten elementuak bilduz, hala nola toponomia, hil-harriak, izkribu zaharrak eta bertze...

Muga gainetik

Baigorri eta Tafallaren arteko senidetze edo elgarretaratze egunak azaroaren 1 eta 2an (ortzirale eta ibiakoitz) iraganen dira Baigorrin.

Ortziralean

- (18:00) Urdozeko kaperan, Bizkarsoro filma.

- (19:30) Jateko eta edateko.

- (20:30) Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia, kantu eta solas.

Ibiakoitzean

- Goizean merkatua, aperitifa animatua, jauziak, Gaitistaneko orkestra.

- (14:00) bazkaria. Izenak eman: 06-74-00-79-69.

"Tafalla-Baigorri muga gainetik" xedearen aurkezpena.

- (19:00) taloak, txaranga.

- (21:00) kontzertuak Xutik. Odolkiak Ordainetan.

Dantzaldi

Azaroaren 3an igandez, dantzaldia animatuko du "Iparla Soinu" taldeak Plaza Xokon (15:00). Sartzea eta atsalaskaria 10 eurotan. Xehetasunik nahi bada, deitu: 06-83-31-31-85. Arinki elkartea antolatzaile.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016