Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Urriaren 31a

Encan auzotegia

Encan%20auzotegia

Joan den urriaren 12an, hirurogei bat lagun ibili ziren Encan auzotegian gaindi, bertako aberastasunak ezagutzeko, antolaketa proiektuan balioan ezartzeko xedez.

Itxaropenak biltzeko tailerra antolatua izanen da azaroaren 5ean, Errekoletoen kaperan (18:30-21:30). Euskal Elkargoko eta Ziburuko hautetsiekin, baita ikerketa bulegokoekin ere, gaikako taldetan banaturik, antolaketa proiektu honi buruzko ideiak, beharrak eta gogoak azalduko dira eta lehentasunen arabera sailkatuko, taldekako lana aurkeztu aitzin. Bakoitzak parte har dezan, animatzaile bat izanen da 3 urtez goitiko haurrak zaintzeko. Urririk izanen da.

Elkarlan hau auzotegiko multzo handiak marrazteko lagungarri izanen zaie ikerketa bulegokoei eta Euskal Elkargoko eta hiriko hautetsiei. Izena www.communaute-paysbasque.fr webgunean eman behar da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016