Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Gaztaina jate - Memento atsegingarriak

Sylvaine Terpereau kondalari bikaina
Sylvaine%20Terpereau%20kondalari%20bikaina

Gaztaina jate

Azaroaren9an iraganen da Otxaldetarrak elkarteak antolatzen duen gaztaina jatea, larunbat arratsez (19:00etatik goiti). Herritar guziak gonbidatuak dira. Usaian bezala kantuekin alegeratuko den mementoa. 5 euroko parte hartzea galdegina da. Atxik gogoan eta etor goxoan.

Memento atsegingarriak

Azken egun horietan hitzordu desberdin batzuk proposatuak izan zaizkigu. Eta ezin ukan atsegin handia hartu dugula.

Ariègetik etorritako Sara Evans harpe-joileak eta Damien Papin kontrabaxu-joileak kontzertu xarmagarria eskaini daukute, inguruan zauzkaten landareen musikari loturik. Alabainan, landareek ere beren musika jotzen dute, kaptatzaile berezi batzuri esker entzun ditakeena. Jendea harriturik egon da eta xarmaturik.

Film gaualdi bat ere ukan dugu, Arrume gelan. Bidarrain berean bost gaztek ondu duten “Errekari mintzo” film laburra preziatu dugu lehenik, 'Bidarrai 2040an' gaiari lotua den fikziozko kondaketa pollita. Gogoeta askoren iturri den Itziar Leemans-en “Ximinoa” filma ere gustatu zaigu, zinegilea bera hor ginuela esplikazioak emateko. Angela Duverger zinegileak, bere aldetik, ontzen ari duen “Tenebroso” filmaren zati bat dauku agertu, oso hunkigarria, 2025ean zinema geletan ikusi behar ginukeena.

Liburutegiak kantinan antolatu duen ipuinaldia ere oso atsegina izan da, haur eta heldu multxoa bildurik. Gutartean ginuen Sylvaine Terpereau, Senperetik etorria. Zer kondalari paregabea! Ttipi eta handi, denak loriatu ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016