Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Urriaren 31a

Antzerkiaren berri - Izturitze rando - Merkatua - Halloween pesta

“Ihesi” antzerkia
a€œIhesia€%20antzerkia

Antzerkiaren berri

Joan den ostiralean antzerki gau zinez atsegingarria izan ginuen Artetxean.

Bernadette Luroeta Maider Beheran jokolari trebeen arteko solasaldi bizia, Ainhoa Elizondoren kantuekin eta musika ederrarekin apaindua, ederki segitu zuten adin guzietako entzun-ikusleek, antzerkilarien eta publikoaren arteko lotura senditu zen hastetik. Bururatzean hiru aktoreek esku-zarta luzeak eta laudorioak ukan zituzten. Artetxean giro goxoa zen aldi huntan ere.

Esker beroak antzerkilarieri.

Izturitze rando

Joan den igandeko kirol gertakaria aroarengatik trabatua izan zen, ibilaldiak laburtuak edo aldatuak, batzu ezeztatuak. Egun hortan aro izanik ere, aitzineko bi egunetako euriteengatik bazterrak istiltsu eta lerrakor ziren. Halere 200 bat lagun ibili dira (120 oinez) makurrik gabe.

Merkatua eta "Gau Beltza"

Azaroaren 1ean usaiako hilabeteko merkatua izanen da Artetxean (18:30-19:30), Bekatxak alaitua.

Ondotik "Gau Beltza" euskal giroan eta hemengo ohidureri lotua. Izanen da ausagailu, mozorrotze, ipuin kondatze eta beste, janari eta edariekin.

Halloween pesta

Azaroaren 2an Denen Etxea gelan iraganen da arratsaldez, Biga Bat Aiherra-Izturitzeko eskola publikoko burasoek antolatua: joko, mozorrotze, bai eta janari-edari beharrak dira jinen diren guzientzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3769. zbk

Gure Hitza | 2024/10/31

Landareen musika

Peio Jorajuria

Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.

Musika horren entzuteko, haatik, baldintza bereziak behar dira. Delako kontzertuan, bi artista bagenituen Ariègetik etorriak, bata harpe-jolea, bestea krontrabaxu-jolea. Landare andana batez inguratuak ziren, iratze, fuchsia eta beste, hemengo eta urrunagokoak. Landareari bi kaptatzaile berezi lotzen zizkioten, bat erroetan, bertzea hosto batean, eta bertze puntan bi kaptatzaile horiek kutxa ttiki bati lotuak ziren. Kutxak kaptatz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016