Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Urtarrilaren 16a
Mus txapelketa
Museko federazioak antolatzen duen mus txapelketa laster hasiko da. Ortzaiztar muslarientzat Etxekoborda ostatuan jokatuko dira kanporaketak. Hortarako izenak eman behar dira urtarrilaren 20a aitzin telefono zenbaki huntarat deituz: 06-07-38-47-15. Txapelketaren finala Bazko astelehenean jokatuko da Hiriburun eta xapeldunak Argentinarat joanen dira heldu den urrian munduko txapelaren bila.










