Azalekoa | 2017ko Maiatzaren 25a

Iparraldeko ekonomia atekatik ateratzen

M.L.

Baiona-Euskal Herriko Merkatal Ganbara
Baiona-Euskal%20Herriko%20Merkatal%20Ganbara

Baikortasuna ematen duten zifrak plazaratzen ditu Baiona-Euskal Herriko Merkatal Ganbarak (CCI). Joan den urte hastean goiti buruz abiatu elementuek segitu dute goiti urte osoan. Hots, "argi guziak berde ditugu 2017ko urte honetan" zioen André Garreta CCIko presidenteak Iparraldearen egoera ekonomikoa aurkezterakoan. Emaitza horietan eskas dira haatik laborantza saileko, gure kasuan Iparralde barneko funtsezko emaitzak. Iaz behi haragiaren prezioak apaldu dira eta krisiak jo ditu ah

Baikortasuna ematen duten zifrak plazaratzen ditu Baiona-Euskal Herriko Merkatal Ganbarak (CCI). Joan den urte hastean goiti buruz abiatu elementuek segitu dute goiti urte osoan. Hots, "argi guziak berde ditugu 2017ko urte honetan" zioen André Garreta CCIko presidenteak Iparraldearen egoera ekonomikoa aurkezterakoan. Emaitza horietan eskas dira haatik laborantza saileko, gure kasuan Iparralde barneko funtsezko emaitzak. Iaz behi haragiaren prezioak apaldu dira eta krisiak jo ditu ahate hazleak. Laburbilduz, erran daiteke Iparraldeko ekonomia atekatik ateratzen hasten dela kostaldean, barne aldean aro txarraren eztialdian garelarik.

Azpiegiturak

2016 urte ona bizi izan du Miarritzeko aireportuak 1.135.482 bidaiarirekin, emendioa +%9,2. Egun bakoitz 30 hegazkin lurreratzen edo airatzen dira aireportuko tarmackean. Baionako portuko traÀ¯'¬'kua 2,3 milioi tonetara heldu da, tanto erdiko emendioarekin, dena ere on ikustearekin erditaratua dela duela hogei urtetik. Donibane-Ziburuko portuak erdizkako urtea ezagutu du: 10.665 tona arrain saldu dira portuko enkantegian, +%2,7 kantitatean, baina prezioak apaldu dira. Harrapatu arrainketaren erdia baino gehiago legatza izan da: 6.918 tona.

Sektoreka

Euskal Herriko industriak ez ditu altzariak galdu iaz. Industriako enpresen afera zifra 2015eko hein berekoa izan da. Enpresaburuetan kasik erdiak inbeztizamenduak egiteko xede À¯'¬'nkoa du aurten. Nola tesoreria onean duten bankuek segituko dituztela esperantza dute. Komertsa sailak ere 2015eko emaitzak berdindu ditu iaz. Hemen %19 abian dira aurten inbeztizamenduak egitera. Kopuru ona, arraroa izan gabe. Zerbitzuak eta turismo sailak goiti joan dira funski iaz, nahiz bi sail horietan kontsumoa jendekal ez den mugitu, baina bezero kopurua da goititu.

Enpresak

2.692 enpresa sortu dira iaz Iparraldean, emendioa +%15,9koa izan da. Akitaniako hoberenak gara Bordelerekin. Epe berean 1.539 enpresa hetsi dira, kopurua hiru tantoz apaldu da. Hetsi diren horietan 246 Komertsa Auzitegiak erabakirik. 2015ean baino -%14,3. Hots, sortze-hiltzeen arteka handitu da, horrek orainean eta gero hurbilean konÀ¯'¬'antza erakusten baitu.

Jende bizia

Aurten baditugu sektore pribatuan 82.400 lanpostu. Aitzineko urtetik 2.637 gehiago. Bana besteko soldatak 2.165 eurotan dira, kargak kendu aitzineko zenbakia. Enpresaburuek 10.441 langile enboxatzeko xedea dute aurten, horietan direla erretretara joaten direnen segidakoak. Enboxa-xede kopurua onean dugu, iaz baino +%7,4. Soldaten masak emendio ederra ezagutu du iaz: +% 4,9.

Langabezia

Lanpostu berriak sortu baldin badira ere, lan eskatzaileak emendatu dira iaz, +%3,9an. Matematikoki, 28.701 langabe baditugu gutartean. Horietan emazteak 15.211, 26 urtez petiko gazteak 4.592, eta 50 urtez goitikoak 6.601. Oro har langabezia %8,7an dugu Iparraldean, aitzineko urteko hein berean. Frantzian baino tanto bat apalagotan gaude, pentsa Hegoaldean %12tan direla.

Bizitegi eta lan eraikuntzak

Bizitegi eta lan eraikuntzak emendatu dira iaz, funski gainera. 2016an hasi dira eraikitzen 2.953 bizitegi, aitzineko urtetik hamarretik bi gehiago. Eraikitzen hasi diren egoitza horietan %73 kolektiboak direlarik. Iaz eraikitzen hasi diren lantegi bastizek 146.434 metro karratu eremu hartu dute. Aitzinekotik emendioa +%32koa izan da. Eraiki bastiza horien herena laborantzaren beharrentzat izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016